Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak Oñatin

Pasa den otsailaren 20an, Euskal Herriko gazte asanblada eta gaztetxeen topaketetan izan ginen Oñatin (Gipuzkoa). Hego Euskal Herriko herrialde denetako 250 lagun inguruk parte hartu zuten topaketetan, tartean Joxemiz Zumalabe Fundaziokook gidatutako tailerrean ere: “Asanbladen funtzionamenduaren analisia, botere harremanak ardatz”.

Zeintzuk dira gure asanbladen egunerokoan identifikatzen ditugun zailtasun edo oztopo nagusiak? Asanbladen funtzionamenduari dagokionean zeri jarri behar diogu arreta? Hainbat galderari tiraka, eta asanbladen jardunean bizi izan ditugun kasu praktikoei helduz solasean aritu ginen goiz osoan zehar. Eta ez zen izan erronka makala, ehundik gora lagun elkartu giñen eta!

Zebrabidea, Arrosa irrati sareko magazinean, Ainhoa Narbaizari egindako elkarrizketa hemen duzue entzungai.

Horrez gain, Topatu.eus-ek ateratako argazki eta bideoak ikusteko klikatu hemen eta hemen, hurrenez hurren.

Azkenik tailer honetan hitz egindakoak jasotzen dituen dokumentua osatu dugu: Asanbladen funtzionamenduaren analisia, botere harremanak ardatz (Itzulera dokumentua)

Ondo izan!