Ongi etorri Carlos! Mikel eta Begoña askatu!

By
In Ezkerra

Azken egunotan Joxemi Zumalabe Fundazioko kideontzat oso garrantzitsuak izan diren gertakizunak bizi izan ditugu.

Alde batetik, pasaden abenduaren 25ean, bederatzi urte kartzelan eman ostean, Carlos Trenor aske geratu zen. 18/98 auzian “Egin” atalean epaitua eta kondenatua izan ondoren, ia hamarkada bateko amesgaiztoa amaitu izana berri pozgarria da guretzat. Egian egin zioten harreran berarekin izateko aukera izan genuen eta pozik sentitu ginen beste preso bat gehiago etxean dagoelako.

Bestalde baina, poztasunak ez digu nahi beste iraun. Izan ere, atzo Grezia aldetik berri kezkagarriak iritsi zitzaizkigun. Mikel Zuloaga eta Begoña Uharte errefuxiatuen aldeko aktibistak atxilotuak izan ziren, hainbat errefuxiaturi Grezian bizi duten egoera latzetik alde egiten laguntzearren. Informazio gehiago: http://www.berria.eus/albisteak/130098/giza_trafikoa_egotzi_die_fiskaltzak_mikel_zuloaga_eta_begona_huarte_ekintzaileei.htm

Hiru kide hauek, beraien bizitza militantea zehar, Joxemi Zumalabe Fundazioko parte izan dira eta hortaz, egungo fundazioa osatzen dugun kideok beraien ekarpenaz oso harro gaudela esatea besterik ez dugu. Zapalkuntzarik gabeko EH eta Mundu justuago baten alde lanean ari den kide orok beti izango du gure babesa! Honekin batera, Mikel eta Begoren atxiloketa irmoki salatu nahi dugu!

Adi beraz, antolatuko diren mobilizazioei.

Zuekin gaude! Besarkada bero bat!

Joxemi Zumalabe Fundazioa

2016-12-25, Donostia. Karlos Trenor presoari ongi etorria kartzelatik irten ondoren. 25-12-2016, San Sebastián. Ongi etorri a Karlos Trenor después de saliu de la cárcel Ongi etorri a Karlos Trenor.

Idatzi iruzkina