Gazte Akelarrean hitzaldia – erresistentziak ezkerreko mugimenduetan

By
In Eskuma

ERRESISTENTZIAK EZKERREKO MUGIMENDUETAN

Pili Alvarez Molés eta Jokin Azpiazu Carballo Zumalabekideak, Lur Albisu Etxetxipiarekin batera, Ernai antolakundeak, antolatu duen Gazte Akelarrearen izango dira, ezkerreko mugimenduetan gertatzen diren erresistentzien inguruan hitz egiteko.

iNFO: Ezkerreko mugimenduetan praktika feministaren gaia pil-pilean dago. Eragile desberdinok abiatu ditugu barne-prozesuak, eta beste hainbeste dira hausnarketa eman eta zabaltzen dabiltzanak. Aitortza bat egon badagoen arren, horrek ez du esan nahi arantzarik gabeko bidea denik: agerikoak zein sotilak diren erresistentziak egon badaude. Zeintzuk dira? Zelan gainditu?

Hizlariak: Pili Alvarez Molés, Jokin Azpiazu Carballo, Lur Albisu Etxetxipia

Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 10:30etan

Non? Igorreko Kultur etxeako aretoan.

Bestelako hainbat hitzaldi interesgarri ere azpimarratu nahiko genituzke:

HERRI JAKINTZAK

iNFO: Unibertsiatetak eta akademia jakintzeran tenplu bezala aurkeztu ohi zaizkigu, ezagutza objektiboaren lanketarako eremu. Baina horrela al da? Jakina da ezetz. Sistemak ez du ezer sortzen edo elikatzen helbururik gabe, eta akademia ere honen zerbitzura bideratzen den tresna da. Baina nola lortu bertan sortutakoa herriaren mesedetara jartzea? Hainbat eragile unibertsitateetan diharduten ikasleen ekarpen akademikoak herriaren eta herritarren esku jartzeko sarea antolatzen dabiltza. Jakintza herritik eta herriarentzat!

Hizlariak: Gite-Ipes, Ikerbiltza eta Emagin

Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 17:00etan

Non? Gaztetxeko erakusketa gelan.

ESKOLA NASIONAL FLORESTAN FERNANDES

iNFO: Brasiletik, Florestan Fernandes formakuntza eskolaren esperientzia azaltzera etorriko da. MSTren formazio politikorako eskola hurbiletik ezagutzen duen kideak, bertako edukien, metodologien eta esperientzien inguruko hitzaldia eskeiniko digu.

Hizlaria: Amanda Verrone

Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 15:30etan

Non? Eskolako goiko gelan.

egitarau guztia ikusteko klikatu hemen

Idatzi iruzkina