[AZKEN EGUNAK] Pil-Pilean -Bor Bor (K) laborategia- 2017/2018 matrikulazio kanpaina

By
In Ezkerra
PIL-PILEAN IKASTAROKO IZEN-EMATEAREN AZKEN EGUNAK!
BOR-BOR-BOR…
Herri mugimenduok gure lan gaitasuna indartu eta biderkatzeko, gogoeta eta elkarlanaz gain, gure burua bitarteko ezberdinez hornitzeko beharra dugula aldarrikatzen dihardugu azken urteotan. Are gehiago, aldarrikatzeaz gain, behar hori praktikara eramatea izan da gure egiteko nagusietako bat.
Hain zuzen ere, aldarri hori ipar harturik sortu genuen 2015ean Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia izenez ezagutzen den egitasmoa.
Egitasmo honen barruan, Pil-pilean izeneko ikastaroaren 3. edizioa abian jartzera goaz, eta hor doa gure gonbita! Ikastaroak herri mugimenduen saretzea, elkar ezagutza eta esperientzien trukea bultzatzeko elkargunea izan nahi du. Datorren kurtsokoa, Pil-pilian ikastaroaren azken edizioa izango da (2017/2018 ikasturtea), hurrengo ikasturtean laborategia handitu eta dinamizazio eta fazilitazioaren inguruko beste ekimen bat abiatuko dugulako. Ikastaroaren inguruko azalpen gehiago post honetan irakur dezakezue, hemen!

NOLA EMAN IZENA?

Partaide izateko ondorengo GALDETEGIA betetzea beharrezkoa da. Galdetegia bidali ostean jarriko gara zurekin harremanetan. Izena emateko aukera uztailaren 15 arte egongo da.

EGIN KLIK HEMEN

aldaketekin

Idatzi iruzkina