Argitalpen eta materialak eskuragarri

By
In Ezkerra

Formazio_politikorako_esperientziak

Formazio politikorako esperientziak herri mugimenduetan (2015)

Experiencias de Formación Política en los movimientos sociales

2015. urtean “Jakintzen aniztasuna eta formazio politiko askatzailea” proiektuaren barruan egindako ikerketa baten ondorioa da ondorengo lerroetan aurkezten dizuegun liburua. Berau, Hegoa institutuak, Peruko Programa de Democracia y Transformación GlobaL (PDTG) erakundeak eta Joxemi Zumalabe fundazioak elkarrekin garatu dugun proiektua duzue hain zuzen ere.

Deskargatu euskaraz.

Descargar en castellano

Eskatu liburua (8€)

 

 joxemi zumalabe

Dabilen Harriari Goroldiorik ez (2014)

Piedra que rueda no cria Musgo

Joxemi Zumalabe Fundazioak EHko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu dugun gogoeta duzue hau. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dihardugun taldeon barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea izan da. Horretarako gure jarduerak begirada kritikoz aztertzea izan dugu xede, aritze horretan modu horizontal, parekide, anitz zein askatzaileagoak bultzatzeko asmoz.

Gogoeta kolektibo honetan ateratako ondorio, kezka eta galdera berriak modu koletiboan idatzia izan den liburu batean jaso ditugu. Horrekin batera, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eta gogoeta prozesuan parte hartzeko aukerarik izan ez duten hainbat eragile zein norbanako elkarrizketatu ostean, testigantza guztiak elkarloturik, dokumental bat ere sortu dugu.

Guzti horrez gain, herrigintzan dihardugun taldeontzat lagungarri izan nahi duen Tresna Kutxa eraikitzeari ekin diogu. Tresna kutxa horrek material ezberdinak bilduko ditu, hala nola, taldeetan identifikatutako arazo eta korapilo nagusiei aurre egiteko bereziki sortutako dinamikak, guk dinamizatutako saio ezberdinen fitxa teknikoak eta garatzeko azalpenak, beste kolektibo batzuk diseinatutako tailerrak zein antolakuntza eremuan izandako esperientziak, erreferentzizko irakurgai eta ikusi-entzutezkoa eta abar.

Liburu eta dokumentala 2014ko udaberrian aurkeztu genituen. Une honetan beraz, gogoetaren hedapen eta sozializazio fasean murgildurik aurkitzen gara.

Deskargatu euskaraz.

Descargar en castellano

Eskatu liburua (5€/7€)

Dokumentala ikusi/ver documental

pantaila

BOR BOR (K) 2015/2016 Ikastaroaren sistematizazioa: talde-lan eta aliantzak herri mugimenduetan

2015-2016 edizioko taldeak prozesuan zehar bildutako ondorio eta ikaspen orokorrak aurkituko dituzue ondorengo liburuxkan. Prozesuaren sistematizaziotik ateratzen diren gogoeta eta jakintzak taldekideen­tzat erabilgarri izatea du helburu nagusia. Bi ardatz nagusiren bueltan kokatu ditugu gogoeta kolektibo hauek:
1.     Zer esaten dugu kurtso honetako Bor Bor (K) ikastaroak herri mugimenduen LAN KOLEKTIBOARI buruz?
2.     Zer esaten dugu herri eragileetako barne funtzionamenduaz? Eta kolektiboen arteko aliantza eta elkarlan politikoaz? Zein zailtasun topatzen ditugu? Zein proposamen eraiki ditzakegu?

Deskargatu liburuxka

Eskatu liburuxka (eragileentzat dohan)

herri-denda

Bestelako materialak

Eskatu poltsoa (urdina/zuria) (5€)

Eskatu koadernoa (marra horiak/marra grisak)

Idatzi iruzkina