ZUMALABE LAGUNA EKIMENA:

B

i hamarkada pasa dira jada, lagun talde batek, herri mugimenduen lana sustatzea eta mugimendu horien kultura indartzea helburu izango zuen fundazioa eratzea erabaki zutenetik. Eta harrezkero, hamaika izan dira garatu izan diren ekimenak. Euskal Herriko talde eta mugimendu ugarik egiten duen lanari behar duen errekonozimendu eta ikusgarritasuna aitortzea izan da urte luze guzti hauetan gure egiteko nagusia. Eta aurrerantzean ere hala izatea nahiko genuke.

2010. urtean burututako gogoeten ostean eraiki zen proiektu berrituak, herri mugimenduetan lanean ari garen kide ugariren esperientzia eta jakintza izan zituen legatu. Eta azken sei urte hauen balantze positiboa egiten dugun honetan, gogotsu jarraitzen dugu aurrera begira.

Finantzen arloan baina badugu zer pentsatu. Ezin esan dezakegu, fundazioaren sorrera bultzatu zuen herentziak urte hauetako jardunean lagundu ez gaituenik. Egun, diru poltsa horri esker (eta neurri txikiago baten, instituzioren batetik proiektu ezberdinetarako jaso izan dugun diru laguntzei esker ere) egiten dugu ekonomikoki aurrera. Baina, tamalez, diru iturri horiek ez dira agorrezinak eta horrek, finantzaketaren inguruan bide berriak irekitzera eramaten gaitu. Hortara dator beraz, ZUMALABELAGUNA EKIMENA.

Zumalabelagun egiteko bi aukera proposatzen ditugu.

  1. Lehenengoa, ekarpen iraunkorra egiten duen bidelaguna bihurtzea da. Hots, urtero gutxienez 50 euroko ekarpena egitea izango litzateke hemen proposatzen duguna.
  2. Bigarren aukera, uneko ekarpena egitea izango litzateke. Bigarren ekarpen honetan nahi edo ahal den ekarpena egin ahalko da eta ez da  urtero egin beharreko ekarpena izango.

Azpimarratu nahiko genuke, ekarpen ekonomikoa norbanako gisa egiteaz gain, kolektibo gisa ere egiteko aukera dagoela.

Zure edo zure kolektiboaren ekarpena bideratzeko beraz, bete ezazue ondorengo formularioa eta segituan jarriko gara kontaktuan. Milesker aldez aurretik!