Kazetaritzan eta marrazkigintzan gain, herrigintzan eta borroka sozial eta politikoetan ekarpen handia egin zuen. Bere memoria gordetzeko haren izena darama geure fundazioak. Gugan bego!
ARGIAko efemeridea:
“1993ko urtarrilaren 12an, Joxemi Zumalabe hil zen. Euskalgintzako eta herrigintzako figura garrantzitsua izan zen. Kazetaria eta marrazkilaria izateaz gain, Joxemari Ostolazarekin batera, Zeruko Argia langileen esku hartu eta ARGIA bilakatu ostean, oso egoera txarrean zen aldizkaria berpiztu zuten. Ondoren, beste zenbait proiekturekin batera, Euskaldunon Egunkariaren bultzatzaile eta eragile nagusietakoa izan zen. Borroka sozial eta politikoetan ere jardun zuen. 42 urterekin hil zen, gaixo”.
Ikusi ere Itsaso Zubiria Etxeberriaren artikulua, ARGIAn: “42 urte besterik ez“.