¿Gure proiektua(k) babestu eta lagundu nahi?
Oraindik ez bazara…
egingo zara Zumalabe Lagun?
EKARPEN IRAUNKORRA
Ekarpen iraunkorra egiten duen bidelaguna bihurtu nahi? Urtero gutxienez 50 euroko ekarpena egitea izango litzateke. Beste formularioa zure datuak gordetzeko, eta ondoren helbideratze orria gure posta elektronikora bidali dezakezue.
ZumalabeLaguna – Ekarpen iraunkorra
Lehenengo, JEITSI HELBIDERATZE DOKUMENTUA, bete zure datuekin eta igo .pdf formatuan formularioa bidali baino lehen.
UNEKO EKARPENA
Ekarpen iraunkorra egiten duen bidelaguna bihurtu nahi? Urtero gutxienez 50 euroko ekarpena egitea izango litzateke. Beste formularioa zure datuak gordetzeko, eta ondoren helbideratze orria gure posta elektronikora bidali dezakezue.
ZumalabeLaguna – Uneko ekarpena
Ordainketa egiteko kontu korrontea:
ES64 3035 0084 78 0840021915 (Laboral Kutxa)
Herri mugimenduetatik, herri mugimenduekin eta herri mugimenduentzako lanean jarraitzen du Joxemi Zumalabe fundazioak, ibilbide luze bati eta hamaika ekimeni jarraipena emanez. Gure lan ildoak denborarekin moldatu ditugu, herri mugimenduen koiunturari eta fundazioaren errealitateari egokituz; gaur egun dinamizazio- eta gogoeta-ildoetan egiten dugu geure apustu sendoena.
Euskal Herrian bestelako jendarte baten alde lanean jarduten diren talde eta mugimenduei merezi duten errekonozimendua aitortzeko xedea jarri genion fundazioari sorreran, baita herri mugimenduen arteko elkar-ezagutza eta elkarlana erraztea ere. Gaur egun hasierako asmo berdinarekin jarraitzen dugu, baina orduko eta egungo egoera ekonomikoak ez dira alderagarriak. Urte luzez fundazioa sortzea ahalbidetu zuen hasierako diru-ekarpenak geure jarduna sostengatzeko balio izan digu, baina diru-poltsa hori amaitzear dago eta, gaur gaurkoz, gure diru-iturriak ugaritzeko beharrean gaude.
Horregatik ZumalabeLaguna ekimenari bultzadatxoa eman nahi diogu. Orain dela urte gutxi batzuk abiatu genuen eta ekimena berriz zabaltzea erabaki dugu, Zumalabelagun berriak topatzeko asmoz. Eta, nola ez, azken urte hauetan diruz (eta bestela ere) lagundu gaituzuen kide eta eragileei gure eskerrik beroenak eta gure maitasun guztia helarazi nahi dizuegu!
Kalabaza baten antzekoak diren herri
mugimenduak nahi ditugu.
Kanpotik indartsuak izan daitezen,
barrutik mamitsuak, zaporetsuak eta biguinak,
eta bihotza, hamaika haziz beteta

