Duela bi urte KASen lehenengo asanblada orokorra dinamizatu ostean, azken asteburuan berriz aritu ginen elkarlanean Donostiko kideekin.
Duela bi ikasturteko esperientzia politaren ostean, asko poztu ginen jasotzean KASeko kideen bigarren asanblada orokorrerako dinamizazio eskaera. Izan ere, iraganeko esperientzia haren oroitzapen oso polita genuen eta, beraz, gogo handiz hartu genuen haiekin berriz ere elkarlanean aritzeko aukera.
KASek bere ibilbidearekin aurrera jarraitzea erabaki ostean, kolektibo askotan topatu ohi ditugun zenbait korapilo topatu dituzte euren jardunean, hala nola, talde autonomoen eta koordinazioaren arteko oreka, edota euren egitekotara era egokienean moldatuko den egitura topatzea. Hala, asanbladan gai horiek landu genituen, baita KASeko kideen eta taldeen arteko elkar ezagutza ere.

Horiek horrela, saioan gai horien bueltan aritu ginen. Aurrekoan bezala, ohorea izan zen guretzat hain talde anitz zein politarekin ibiltzeak, aniztasun horiek dinamizazio rolean suposatzen dituen erronkak (hizkuntzaren kudeaketa, parte hartzeko molde oso ezberdinak…) handiak diren arren, gisako espazioek egiten baitute handi hainbeste maite dugun Herri Mugimendua.
Eskerrak eman nahi dizkiegu berriz ere KASeko kideei gugan pentsatu eta hain goxo hartzeagatik, eta zorterik onena opa diegu euren ezinbesteko lanarekin jarraitzeko. Aupa zuek!



