Erakunde eraldatzaile eta feministak praktikatik sortuz

Hurrengo ostegunean, martxoak 30, Mugarik Gabe GKEak “Ikusezinean bidaiatzen: gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez-patriarkarrak” prozesuari buruz antolatu duen jardunaldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Joxemi Zumalabe Fundazioa, jardunaldi horietan aurkeztuko den prozesuaren parte gara. Izan ere,  barne mailan genero ikuspegia duen antolaketa-eredu praktika egokiak sustatzen jarraitzea da gure asmoa.

Mugarik Gabe GKEren oharra:

“Mugarik Gaben hilabeteak daramatzagu proposamen honetan lanean. Proposamena, egunerokoan alternatiba praktikoak eraikitzeko eta kolektiboki lan egiteko beharretik sortu zen, antolamendu-ereduetan aldaketa prozesuak indartzeko ikuspegi feminista batetik hain zuzen ere. Prozesu honen helburua praktika horien eraikuntza sustatzea da, genero parekidetasunarekin lotutako egitura aldaketen bidez, erakundeetan aldaketa eraldatzaileak lortzeko eta kultura ez sexista indartzeko.

Horretarako, martxoaren 30ean HARTU-EMAN bat antolatuko dugu Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (EHU). Bertan ezagutuko ditugu botearen kudeaketa ardatzean oinarritutako genero ikuspegia duten antolamendu-ereduen praktika egokiak. Gune honetan, praktika on horiek hobeto ezagutzeaz gain, erakundeak aldatzeko prozesuetan sakonduko dugu, eraikuntza kolektiboaren apustu honetan; eta sinergiak sortuko ditugu praktikan erakunde eraldatzaile eta feministak sortzen laguntzen duten prozesuetan esperimentatzen jarraitzeko.”

Prozesuari buruzko informazio gehiago: http://www.mugarikgabe.org/viajandoporloinvisible/eu/hasiera/

Cartel