RSS

“Gure garaian… astebururo zeuden mobidak”, “Gure garaian… gazteak konprometituagoak ginen”…

Zeintzuk dira, baina, gure garaiak? Atzera begira jartzea ez da nostalgia ariketa hutsa, egungo errealitatea ulertzeko beharrezkoa dugu nondik gatozen jakitea. (Eta, historiaren kontakizuna liburuetan jasotakoa baino sakonagoa da.) Memoria historikoak hainbeste lerroburu hartzen dituen testuinguruan, gure ekarpena egin nahi diogu, herrigintzatik, herri memoria kolektiboari. Egungoa ere bada, ordea, gure garaia. Irratsaio honetan iragana eta egungo garaiak lotzeko saiakera egingo dugu, haiek gure garaiak izan zirela eta hauek ere izan badirela aldarrikatzeko.

ZERI BURUZKOA DA?

Euskal Herriko herri-mugimenduen irakaspenetatik tiraka, memoria kolektiboa lantzea helburu duen irratsaioa. Borroka kolektibo askotarikoen transmisioa egingo da, mugimenduetan aritutako pertsonen bizi esperientziak oinarrian jarrita. Bizipenak eta denborak utzitako hausnarketak jaso nahi dira, gorpuztutako elementu ezberdinei leku eginez.
[Gaiak: arrosa sarea, mirentxin gidariak, komite antinuklearrak, abortuaren legea…]

IRAUPENA: 30-45min

MAIZTASUNA: Hilean behin

NON ENTZUN: Gure webgunean eta Arrosa sarean (webean zein irrati ezberdinen emisioan)

SAIOAK

Menua