Dinamizazio-eskaera bat egin nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz zein telefonoz:
harremanak@joxemizumalabe.eus / (+34) 722 344 527
Dinamizazio-eskaera bat egin nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz zein telefonoz:
harremanak@joxemizumalabe.eus / (+34) 722 344 527
Kolektibo eta mugimenduetatik prozesuen diseinu eta “dinamizazio” lanetarako iristen zaizkigun laguntza eskaerei erantzutea Joxemi Zumalabe Fundazioaren nahietako bat da. Izan ere, kolektiboen barne gogoetetan eta beraien arteko elkarlan zein artikulazio prozesuetan laguntzea gure jardunaren ardatz nagusietako bat bilakatu nahi dugu. Deialdiak, bileren dinamizazioa, aktak, zirriborroak eta gogoetatutakoaren itzulera dokumentuak prestatzea dira egiten ohi ditugun lanak.
Lan horiek baina, pedagogia emantzipatzaileetan oinarritzen diren printzipio politikoekin bat datozen irizpideetan oinarrituz egitea dugu helburu. Besteak beste, dinamizazio prozesuetan alde arrazionalaz gain, alde erlazional eta emozionala ere mahaigaineratuz, gorpuztasuna eta ludikotasuna prozesuetan iraunkorki integratuz eta kide eta herritar ororen parte hartzea bermatzeko bitartekoak sortuz.
Zentzu horretan, jakintzaren eraikuntza kolektiboari, talde lanari, prozesuetan bertan gauzatzen diren botere harremanei zein erabakitze moduei arreta berezia eskaintzen diegu. Azken batean herri eragile ezberdinen barne funtzionamendua indartzea eta partaide diren kideak dinamizazio lanetan ahalduntzea eta trebatzea ildo honen erronka nagusitzat jotzen ditugu.
Hauexek dituzue lan ildo honen baitan jorratutako prozesu edo ekimen batzuk:
* EHko Gutun Sozialaren eraikuntza prozesua
* Astra Kultur Fabrika Sozialeko gogoeta prozesuak
* Kaskagorri Konpartsaren parte hartzeri buruzko barne gogoeta
* Donostiko Piraten Kofradien gogoeta
* Frackampadaren antolaketan zaintzaren gogoeta
* Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Partaidetzari buruzko barne gogoeta
* Bilboko Alternatiben Herria
* Euskararen Kontseiluaren Herri Aktibazioari buruzko barne gogoeta
* Gipuzkoako Baserria XXI elkartearen sorrera prozesua
* eta beste hainbat…