Tailerra Euskal Herria Zuzenean Festibalean!

Asanbladen funtzionamendua, botere harremanak ardatz tailerra

Aurten ere,  Euskal Herria Zuzenean festibalean izango gara, eztabaida gunean antolatu dugun tailerrean  gure eguneroko bilera, asanblada edo batzarretan begirada jarri eta gure praktikak aztertuz.

Tailer honen helburua  asanbladetan bizi ditugun botere harremanak ikustaraztea eta honen inguruko hausnarketa egitea da. Baita,  asanbladak kudeatu eta parte hartzea bultzatzeko tresna praktikoak lantzea ere.

Noiz? Uztailak 1, larunbata, 17:30etan

Non? Eztabaida gunean

Txalotzekoa da EHZ moduko ekimenak egiten duten lana, plazerra da zuen gonbidapena.

Eta eguraldi txarra egingo duen arren, indartsu goaz txubaskeroa hartuta, animatu! Umorea beti lagun!