Copinh-en aurkako erasoak eta Hondurasera bisita

Lurraren defentsan aritzen den erakundea da COPINH, duela urtebete bertako bozeramailea zen Berta Caceres erahil zuten, eta erasoaldiek jarraitu dute. Azken egunetan,  Bertha Zuñigaren (#BertaCaceres-en alaba) eta COPINH-eko koordizazioan ari diren beste kide batzuen aurkako erasoak eta mehatxuak antzeman dira. Bere komunitatera bueltan zihoala arma bidezko erasoak eta mehatxuak jasan zituzten, baina zorionez ihes egitea lortu zuten.

Kide hauen zein Honduraseko herri mugimenduetako hainbat pertsonen segurtasuna eta integritate fisikoa arriskuan dago. Horregatik, hurrengo astean, Euskal Herriko delegazio bat Honduras-en egongo gara, egoeraren berri izan eta gure babesa erakustera.

Kronika bidezko jarraipena egingo dugu gure web orri eta sare sozialen bidez.

joxemizumalabe.eus
Babesten gaituztenak babes ditzagun!
#alertadefensoras