Hondurasera bidaia 1. kronika

Ekainak 16ko kronika
 kokoñp
Harrera ederra egin ziguten Hondurasen, 1. egunean INEHSCOko kideek euren erakundea eta proiektua zertan datzan azaldu ziguten. Elikaduraren kultura eta arbasoen sendatze ohiturak berreskuratzeko lan handia egiten dute, ikuspegi dekolonial batetik (oraindik ere “hemengoak ez du balio, atzeratuak gaude” ikuspegiak ere indarra baitu) Izan ere, gaixotasun eta heriotzaren negozia da inperio kapitalista elikatzen duena. Elikatura eta sendatze burujabetza (beste batzuen artean) oso harremanduta dago gizarteko bizitzarekin. Asko erabiltzen duten esaldia da hau:
“Pueblo nutrido y sano con sus propios recursos”
Honekin batera, euren egunerokoan dituzten oztopo eta arriskuak azaldu zizkiguten,  jasotako errepresioa, mehatxuak, guda psikologikoa…. Erakundea bera deuseztatzeko estrategia asko jarri dira martxan (infliltratuak, administratiboki zergak igoz, isunak, produktuak saltzeko lizentzia kendu…) beraiek erailtzeko hainbat planen garatzeraino. Azpimarratzea da, Hondurasen autofinantzatua den GKE bakarra dela, independentzia osoa dauka.
Hau ulertzeko testuinguru kontinentala aintzat hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten, eta gero zehazki gizartearen birmilitarizazioa nola gauzatzen ari den ulertzea: eredu neoliberalera bueltatzea, botereak kontrolatzen ez dituen herri mugimenduen kriminalizazioa, erlijioaren patera,  instituzioak zalantzan jartzea, sare sozialen inpaktua etab.
Baita gobernuaren antolaketa modua eta sostengua ulertzea:
  1. Kapital oligarkiko-multinazionalen sostengua
  2. Eredu militarra eta segurtasunekoa
  3. Ezker muturreko populismoa
  4. Publizitate-sostengua (isiltasuna erostea, presidentea jainkotzea)
  5. Sostengu juridikoa (dena da legala)
  6. Sostengu erlijiosoa (Jainkoa guztia legitimatzeko).
Egoera honen aurrean, izpitxoak ere ikusi genituen. Radio Progresoren proiektua ere azaldu ziguten, asko entzuten duten hedabidea da, batez ere Herri Mugimenduetan, debatea sortzen du. Hemen duzue entzungai: http://radioprogresohn.net/
“Herrialdean bortxa da nagusi. Estatuaren egiturak ez dira bakarrik indarkerian bultzatzaileak, indarkeriaren sortzailean ere badira”.