Herri mugimenduak eta komunikazio teknologiak: TELEGRAM

Aspaldi webgune honetan berririk igotzen ez dugula, eta ez geldirik gaudelako!  Komunikazio teknologia bideez jardungo dugu gaurko honetan, zehazki Telegramaren inguruan, tresna honen erabiltzaile/aritu/sustatzaile moduan. Hori egin aurretik, garrantzitsua iruditzen zaigu, aurrez abiatu ditugun gogoetei aitortza egin eta  egindako lana berreskuratzea (zaharkitua gelditu bada ere). Denboran atzera, hemerotekarekin topo egin dugu, eta duela 6 urte antolatutako jardunaldi batzuk ekarriko ditugu gogora:

2012. urteko uztailean, herri mugimendua eta Komunikazio Teknologia Berriei buruzko topaketak  antolatu genituen Gernikako Gaztetxean. Lehengo bi egunetan, ostegunean  eta ostiralean, informazioak, iritziak, hausnarketak  eta eztabaidak  izan ziren nagusi. Larunbateko jardunaldiak berriz,  ikuspegi  praktikoaren ildotik jarraitu zuen. Hainbat gai landu ziren bertan: herri  mugimenduak garatutako baliabide teknologikoak, asanblada birtualak,  “online” bilerak, sare sozialen bitartez egindako deialdiak, segurtasun  jarduerak eta arriskuak, baliabide eta tresna askeak…

Jardunaldiok  apur bat freskatze aldera, azken urteotan, informazio eta  komunikaziorako erabiltzen ditugun teknologiek ere izan dute bilakaera  bat, bai forman eta baita gure erabileran ere. Herri mugimenduetako  kolektibo eta talde ezberdinen jardunean eguneroko tresna bihurtu  ditugu. Informazio eskuratzeko, zabaltzeko eta antolatzeko, zeintzuk  dira herri mugimenduotako kideok ohiturak? nola eta zein tresna  erabiltzen ditugu? gogoetarik egiten al dugu tresna bat erabiltzen hasi  aurretik eta ondoren?

 

GIPUZKOA_ZUTIK-560x372

Ez ditugu galdera guzti horiek berri honetan  erantzungo baina, gai honen inguruan azken urteetan egin diren  proposamenak bildu eta tresna zehatz baten inguruan sakondu nahiko  genuke gaurkoan: TELEGRAM.

Gure buruak eguneratzeko zein gogoetarako  bideak irekitzeko, horratx!

Zer da Telegram?

Telegram  azkartasunaz eta segurtasunaz kezkatzen den mezularitza app bat da. Oso  azkarra, sinplea, doakoa eta batez ere IREKIA/LIBREA da [API-a eta itur-kodeari dagokionean]. Telegram zure gailu guztietan aldi berean erabili dezakezu (mugikorraren konexioaren  beharrik gabe) — zure mezuak era berean sinkronizatuko dira edozein  mugikor, tableta edo ordenagailuan (hodeiean/lainoan oinarrituta dagoelako).

Telegram-ekin  mezuak bidali ditzakezu, argazkiak, bideoak eta edozein motatako fitxategiak  (doc, zip, mp3, etab). Era berean, 100.000 pertsonako taldeak edo  [kanalak]](/blog/kanalak) mugarik gabeko entzuleei mezuak  zabaltzeko . Zure mugikorreko kontaktuei idatzi diezaiekezu eta jendea  bilatu [**erabiltzaile izenak**](#usernames-and-telegram-me) erabiliz.  Honela, Telegram SMS eta email nahasketa bat bezalakoa da — eta zure  mezularitza pertsonalaren eta kolektiboaren beharrak ase ditzazke.

Hona  hemen, norberaren mugikorreko kontaktuen arteko komunikazioaz gain,  herri mugimenduen erabilerarako interesgarriak izan al diren aukerak:

  • Talde irekiak: Edonoren parte-hartzea baimentzen duten taldeak sor daitezke, adibidez @hackinbadakigu software, hardware eta jakintza eta kultura askearen eztabaidagunea.

  • Kanalak:   ez dira eztabaidarako, informazioa jaso nahi duenak taldera batu baino  ez du egin behar. Administrariek baino ez dute kudeatzeko aukera,  taldean dauden gainontzekoek informazio irakurri eta partekatu dezakete.  Herri mugimendu eta herri komunikabide ugarik dute kanal propioa: Argia  aldizkariaren @argiaeus eta Gazteizko Hala Bedi irrati librearen @halabedi kanala.

  • Botak: Telegram erabiltzailerekin txat bidezko interakzioa baimentzen duten programak dira. Aibidez, ELA sindikatuko teknozaleek sortutako @murgilbot bota kezkak, irakurketak, hausnarketak eta iritziak jasotzeko.

  • Eranskailuak edo stickerrak: Barrea eragin eta komunitatea sortzeko oso lagungarriak dira eranskailuak. Adibidez eusticker  edo  GipuzkoaZutik eranskailu multzoa.

Telegram bezeroak libreak iren arren, zerbitzariari dagokio kodeak ez dira guztiz libreak. Horreatik, zibersegurtasuna lehenetsi nahi bada, badaude bestelako mezularitza zerbitzu  interesgarriak ere (Signal, brior, rial, riot…).

Herri mugimenduetatik Herri mugimenduentzat 

Subiranotasun  teknologikoranzko  bide honetan,   gure beharrizanen araberako  softwareak eta tresnak  sortzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Horregatik, Bergarako  zibergara* kolektiboko kideen lana hurbiletik jarraitu dugu, elkarrizketarako guneak eta teknologia berriak aitzaki dituen kolektiboa dugu. Hainbat herri mugimendurentzat interesgarriak izan al diren beraien bi  esperientzia gure txoko honetara ekarri nahi izan ditugu:

Erabilerari neurria hartzen

Telegram zein bestelako mezularitza tresnek (Whatsapp, signal, riot…) zabaltzen dizkiguten aukera ugariak esperimentatzen ari garelarik abantaila eta berrikuntza ugari datozkigu burura: taldeko kide guztienganako komunikazio zuzena, talde sentipena, elementu multimedien erabilera, parte-hartze maila ezberdinen arteko bizikidetza, larrialdietarako urrezko bozgorailua eta berehalakotasuna. Orain dela gutxi arte gure esku ez zegoen itsaso berri bat.

Tresna horiek, ordea, gure hausnarketen ondorioz inplementatzen dira, edo taldean aztertu gabeko inertzia bulkaden fruitu dira?Telegramez zein gai eztabaidatu daitezke eta zeintzuk utziko dugu bilerarako? non dago bilera eta telegram-taldeetako elkarrizketen arteko muga? Erabakirik hartu al dugu telegramez? ordutegirik al dute gure telegram jakinarazpenek? beste mugimendu batzuekin nola harremantzen gara? kafeak edo telegram mezuak? Bilera bat atzeratzen dela abisatzeko nola egin behar dugu? Eguneroko informazio gaindosian denok behar dugu arnasaldia, eta astean ekimen bati hiru ordu eskaintzeko prest dagoena,  prest dago egunero 50 mezu irakurtzeko? 24 orduko on line militantzia posible da? Zein eragin dute tresna hauek taldean botere harremanei dagokionean (adin, genero, egoera sozioekonomiko…)? Nola eta non kudeatu al ditugu telegram-taldeetan sortu al diren gaizki-ulertuak eta gatazkak?

 Telegram zein bestelako  komunikazio teknologiek, botere hierarkiak  mantentzeko balio dezaketen  modu berean, talde eta kolektiben barne  horizontaltasunera hurbiltzeko  balio dezaketelako. Kontrol sozialerako  datu baseak loditzeko eta  azterketa estatistikoak egiteko balio  dezaketen moduan,  horizontaltasuna apurtzen duten joerak identifikatzen  eta hauen  eraginaren ideia emateko balio digutelako. Baita erabakiak  hartu  aurretik informazioa lantzen eta erabakiak hartzeko laguntzeko  tresna  baliagarriak ere. Komunikazio teknologiek  herri mugimenduak aktibatu eta biziberritzeko, beharrezkoa zaigu aurretiko baldintza sozial, politiko eta komunikaziozkoak ziurtatzea. Eta horretarako garrantzitsua da  tresnak ematen dituzten aukerak eta mugak ezagutzea, eta batez ere, erabileraren inguruan hitz egitea pantailan harrapatuta gelditu aurretik!

Iturriak eta loturak:

https://goiena.eus/komunitatea/abolibar/1443169427604-whatsapp-taldeetako-administratzaileak-gara

Dabilen Harriari Goroldiorik Ez (guk argitaratutako liburua honen barne horizontaltasuna eta informazioa eta komunikazio teknologiak atala)..

Zibergara.net