Ikusezinean bidaiatzean – eraldaketa feminista gure kolektiboetan

In Ezkerra

Kaixo!

Hainbatek dakizuen bezala, Joxemi Zumalabe Fundazioak, beste eragile batzuekin batera, Mugarik Gabe erakundeak proposatutako “Ikusezinean bidaiatzen, Eraldaketa Feministarako Antolakundeko Aldaketan” parte hartu dugu. Gure kolektiboan feminismotik eragiten (barnera-kanpora begira) jarraitzeko apostuari helduz, prozesu honetan ikasitako hainbat tresnari heldu eta gure dinamikan txertatu ditugu.

Bidaia hau oso interesgarria izan da hainbat aspekturengatik, eta zuekin konpartitu nahiko genituzke prozesuan zehar denok batera sortu ditugun informazio eta tresnak:

  • Bidaiaren HELMUGA gure inguruaren, harremanen eta bizitzen eraldaketa feminista da, beharrezkoa den antolakundeko aldaketari ekingo dion bidaiaren bidez. Baina zer da eraldaketa feminista? Ikusi bideo hau:

  • Halako eraldaketarako prozesuak martxan ipintzeko gure antolakuntzan zein alderdi kontuan hartu behar ditugu ikusiko ditugu zerrenda honetan.

  • Prozesu bat martxan ipintzera animatzen bazarete, hemen dituzue zuen kolektiboan prozesua diseinatzerakoan kontuan hartzeko hainbat elementu insteresgarri. Horrez gain, prozesuan zehar ondo zoazten eta eraldaketa feministak egiten ari zareten jakiteko, hemen duzue jarraipena egiteko tresnen zerrenda.

Jarraian 6 prozesu/tresna desberdinen azalpen txikia emango dizuegu, baita informazio guztia eskuratzeko lotura ere:

Material mordoa dago kontua da eraldaketa feministarako gogoa izatea eta kolektiboki apustu hori egitea, bidaiari ekitera animatzen zaituztegu!

poster-buscando-el-equilibrio-D-400x283

Idatzi iruzkina