GOGOETA

Herri Mugimenduentzat eta Herri Mugimenduekin batera, interes kolektiboa izan dezaketen gai ezberdinen inguruko herri ikerketa eta hausnarketak sustatzea da gure asmoa. Egungo errealitateari buruzko begirada ezberdinak elkartuz jendarte eraldaketarako gogoeta eta debatea zabaltzea baitugu ipar. Horretarako Herri Mugimenduetako kide ezberdinekin batera gogoeta prozesu kolektiboak abiatzen ditugu.

DABILEN HARRIARI GOROLDIORIK EZ

Joxemi Zumalabe Fundazioak EHko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu dugun gogoeta duzue hau. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dihardugun taldeon barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea izan da. Horretarako gure jarduerak begirada kritikoz aztertzea izan dugu xede, aritze horretan modu horizontal, parekide, anitz zein askatzaileagoak bultzatzeko asmoz.

Gogoeta kolektibo honetan ateratako ondorio, kezka eta galdera berriak modu koletiboan idatzia izan den liburu batean jaso ditugu. Horrekin batera, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eta gogoeta prozesuan parte hartzeko aukerarik izan ez duten hainbat eragile zein norbanako elkarrizketatu ostean, testigantza guztiak elkarloturik, dokumental bat ere sortu dugu.

Guzti horrez gain, herrigintzan dihardugun taldeontzat lagungarri izan nahi duen Tresna Kutxa eraikitzeari ekin diogu. Tresna kutxa horrek material ezberdinak bilduko ditu, hala nola, taldeetan identifikatutako arazo eta korapilo nagusiei aurre egiteko bereziki sortutako dinamikak, guk dinamizatutako saio ezberdinen fitxa teknikoak eta garatzeko azalpenak, beste kolektibo batzuk diseinatutako tailerrak zein antolakuntza eremuan izandako esperientziak, erreferentzizko irakurgai eta ikusi-entzutezkoa eta abar.

Liburu eta dokumentala 2014ko udaberrian aurkeztu genituen. Une honetan beraz, gogoetaren hedapen eta sozializazio fasean murgildurik aurkitzen gara.

PIEDRA QUE RUEDA NO CRÍA MUSGO
Reflexionando sobre horizontalidad y militancia

EL PROYECTO QUE PRESENTAMOS

El libro titulado “Dabilen harriari goroldiorik ez. Militantzia eta horizontaltasunaz hausnartzen – Piedra que rueda no cría musgo. Reflexionando sobre horizontalidad y militancia” es el resultado de un trabajo colectivo. En el presente trabajo hemos analizado los modelos de militancia, los modelos de funcionamiento y horizontalidad de los grupos, y las relaciones de género y otras asimetrías.

EL PROCESO DE TRABAJO

En los últimos años hemos recibido muchas reflexiones realizadas por diferentes personas de los movimientos sociales. No hemos sido nosotras las que hemos puesto encima de la mesa el debate sobre los modelos de militancia, somos conscientes de que esa preocupación estaba latente en diferentes colectivos: ¿Qué está sucediendo con el activismo político? ¿Qué está cambiando? ¿Qué aspectos tenemos que mejorar? ¿Cuáles son los retos, obstáculos y oportunidades de cara al futuro?

LIBRO Y DVD

Tras un proceso de debate con diferentes grupos que se prolongó durante dos años, presentamos en 2014 el libro y DVD «Dabilen harriari goroldiorik ez». El DVD, de 40 minutos de duración, contiene entrevistas a seis activistas, y el libro recoge el trabajo de investigación y debate realizado con diferentes movimientos sociales de Euskal Herria. En total cerca de 200 personas participaron en este proceso de reflexión colectiva.

BORROKA MOLDEAK ETA KULTURA POLITIKOA

Borroka moldeen inguruko eztabaidak ekintza eta estrategia anitzen abiapuntua izan ohi dira herri mugimenduetan. Joxemi Zumalaben gira eta buelta aritu gara egitasmo ugariren bidez (mintegiak, tailerrak, mahai-inguruak, barne gogoetak…) gai horien inguruan: aliantzak, gatazkak, biolentzia eta desobedientzia… hauek denak borroka moldeen eremuan kokatuz. Horren inguruan gogoetatzeko bi proposamen dakarzkigu eskuartean:

ALIANTZAK (1)

Argiako lagunekin batera, bideo-elkarrizketa sorta bat osatzen ari gara.

Lehenengo alean, Irun aldean izan ginen Lakaxita eta Irungo harrera sareako lagunekin.

 

Bigarren alean, Bilbon izan ginen, Bakearen etxean, gerraren aurkako eta mugimendu antimilitaristako hainbat kiderekin.

GATAZKAK

Aurkeztu nahi dugun liburuxka berri honetan, gatazka sozialen inguruko hausnarketan sakontzeko aukera luzatu nahi dizuegu.

Izan ere, gatazkez ari garenean, ikuspegien talkez, botere harremanez, aldaketa sozialak sortzeko aukerez eta baita herritarren zein erakundeen sakoneko egoera aztertzeko bideez ere dihardugu. Gatazkak ezin dira desagertu, ezkutuan edo agerian beti izango baitigu alboan. Eta hauek aztertzeko tresnei zein etorkizunera begirako erronkei heldu nahiko genieke. Aktibismorako estrategiak pentsatzen, proposatzen eta adosten ari garenean horien iraunkortasuna, eraginkortasuna eta aldaketarako gaitasuna aztertzea interesgarria izan daitekeelakoan gaude.

Liburuxka hau tresna moduan zabaltzea gustatuko litzaiguke. Alde batetik, gaur egun Euskal Herrian gatazkak non eta nola gauzatzen ari diren aztertzeko. Eta bestetik, eskala txikiagoan, gatazken aurrean gure mugimenduaren estrategian pausatzeko galderak egiteko.