Joxemi Zumalabe Fundazioa da Www.joxemizumalabe.eus webgunean zure datu pertsonalen tratamendurako arduraduna. Joxemi Zumalabe FUndazioa da datu hauen jabegoa eta kudeaketa gauzatzen duena.

Laburtuz:
• Zure datu pertsonalak erabiltzeko beharra dugu ahalik eta zerbitzu egokiena emate aldera. Honen arabera, zuk, erabiltzaile zaren aldetik, ezingo zeniguke eskatu datu horiek ez bildu eta gure zerbitzua modu egokienean eskain dezagun. Esaterako, formularioaren bidez gurekin kontaktatu nahi izanez gero, zure emaila, izena eta dagozkion kontakturako elementuak beharko genituzke zure eskaria erantzuteko.
• Fundazio honek dituen zure datu pertsonalak, gure webgunearen bisiten inguruko datuak, edota formulario bidez zuk igorri dizkiguzunak dira.
• Datu pertsonalen tratamenduaren funtzioetako bat, gure zerbitzua ahalik eta modu egokienean ematea da eta gure betebehar legalak betetzea.
• Zuk kontrakorik esan ezean, zuk formulario bidez igorritako informazioa erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko, zuk eginiko eskariari ahalik eta modu egokienean erantzuteko. Era berean, bisitarien datu orokorrak gure webgunea ahalik eta modu funtzionalenean berrantolatzeko erabili dezakegu. Cookien informazio gehiago dokumentu honetan lor dezakezu: http://joxemizumalabe.eus/cookien-politika/

1.- Datuen Babeserako Lege oharraren oinarri legala

Webgune honen bidez, ez dira erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuak jasotzen eurek jakin gabe, eta ezta ez dira hirugarrengoen esku uzten datu horiek. Joxemizumalabe.eus webguneak 2018ko maiatzaren 25ean indarrean jarri den Europako GDPR (General Data Protection Regulation) 2016/679 legedia betetzeko neurriak hartu eta hobesten ditu. Legedi honen informazio guztia https://www.eugdpr.org webgunean eskura daiteke.

Era berean, Joxemi Zumalabe Fundazioak Abenduaren 13ko 15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuen Baserako Lege Organikoa betetzen du. Hala nola Abenduaren 21eko 1720/2007 Dekretuan onartzen den Lege Organikoaren Araudiaren garapena eta gainontzeko indarrean dagoen legedia ere bai, eta erabiltzaileen erabilera eta trataera egokia ziurtatzearen alde dago. Horregatik, datu pertsonalak jasotzeko edozein formulariorekin batetara, erabiltzaileak komunikazioa@joxemizumalab.eus-en eska dezakeen zerbitzu modura, erabiltzaileari bere datuen kasu bakoitzeko erabilera jakinaraziko dio, sorturiko fitxategia bere ardurapekoa dela informatuz, arduradunaren helbidea azalduz eta, badagokio, hirugarrenei bere datuen sarrera, aldaketa, ezeztapena edo oposizioa egiteko eskubideak bermatuz.

Hala nola, fundazioak Informatzeko beharrei buruz jasotako Informazio Sozietatearen eta Merkataritza Elektronikoaren, uztailaren 11ko, 34/2002 legea betetzen duela informatzen du eta zure baimena eskatzen du uneoro zure helbide elektronikoa helburu komertzialetarako erabiltzeko.
Ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintze aldera, eta webgunearen erabilerraztasuna hobetzeko asmoz, bisitaturiko orrialde kopurua, bisita kopurua eta erabiltzaileen jarduera eta hauen webgunerako joera aztertzen dira. Horretarako Google Analitics zerbitzua erabiltzen du joxemizumalabe.eus webguneak.

2.- Zertaz ari gara datu pertsonaletaz ari garenean?

Datu pertsonalak aipatzen ditugunean, bakarka edo beste edozein daturekin batera bizirik dagoen pertsona bat identifikatzeko balio duten datuetaz ari gara. Honez gain, GDPR legearen barruan datu pertsonal gisa definitutako beste edozein daturi ere egiten dio erreferentzia terminologia horrek.
Irakurtzen ari zaren Datu Pribatutasunerako Lege Ohar honek joxemizumalabe.eus-ek bil ditzakeen zure datu guztien gainean du indarra, webgune honetako erabiltzaile zaren heinean, hala nola, fundazioak bildu, gorde edo transferitu ahal ditzakeen datu guzti horiek.

3 .- Atariaren Erabilera

http://joxemizumalabe.eus atariak informazio, zerbitzu, programa edota datu anitzetara sarrera ematen du Internetez, hauen jabetza Joxemi Zumalabe fundazioarena da, zeinetara fundazioko kideek (batez ere langileek) sarbidea duten. Fundazioko kideek bere gain hartzen dute atariaren erabileraren ardura. Ardura hau beharrezkoa litzatekeen zerbitzu edo edukien sarbide erregistroetara hedatzen da. Fundazioko kideak kolektibo honek bere ataritik eskaintzen dituen zerbitzu eta datuen erabilera egokia egitera konprometitzen dira eta iragartzeko jarrerarekin eta ez-limitatzekoarekin, ondorengo erabilerak ez ematera konprometitzen da; (i) zilegi ez diren aktibitateetan erabiltzea, ilegalak, fede txarrekoak edo ordena publikoaren aurkakoak. (ii) jarrera arrazista, xenofoboa, pórnografiko-ilegala, terrorismoari gorazarre egiten diotena edo giza eskubideen aurkako edukiak edo iragarkiak zabaltzea. (iii) Fundazioaren sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea. (iv) beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoetan sartzen saiatzea edota beraien mezuak manipulatu edo aldatzea. Fundazioko pertsonen duintasuna urratzen, diskriminatzen, xenofoboak diren, arrazistak diren, pornografikoak diren, gaztetasun edo umetasunaren aurkakoak diren, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edota publikatzeko desegokiak diren mezu guztiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du.

4.- Zein datu jasotzen ditu Joxemi Zumalabe Fundazioak?

Fundazioak dokumentu honetan zehazten diren erabiltzaileen datuak jasotzen ditu:
• Google Analitics bidez, erabiltzaileak zein orrialde bisitatzen dituen, zein eremu geografikotik sartzen den webgunera, zenbat denbora ematen duen bertan, zein den bere nabigatzailea, zein bere nabigatzeko joera, mugikorra, ordenagailua edo tableta erabiltzen duen edota zein hizkuntzatan nabigatzen duen jasotzen da.
• Fundazioarekin kontaktuan jartzeko formularioaren ildotik, erabiltzailearen izena eta eposta jasotzen ditu.

Formulario honez gain, modu presentzialean ere jasotzen dira erabiltze edo interesdunen izena eta eposta.
• Fundazioarekin harremana telefono bidez eginez gero, erabiltzaile horren telefono zenbakia jasotzen du.

  • Fundazioaren formazio edo espazio iraunkorretan izena emateko e-posta edo formularioaren ildotik, ekimen hori aurrera eramateko beharrezkoak izango diren datuak jasotzen ditu (adibidez, ordezkatzen duen kolektiboaren izena, herria etab).

Datuen babeserako materian aplikatzen den legezkotasun juridikoaren arabera, datu hauek oinarri juridiko baten arabera soilik bil daitezke. Fundazioa arrazoi hauetan oinarritzen da datuak biltzeko:
– Datu pertsonalen trataera eskatzen da fundazioak bere zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaintzeko, fundazioko kideek webgunean modu egokian nabigatu dezaten edota interesa dutenek fundazioarekin harremanetan jar daitezen bermatzeko.
– Fundazioak duen interes legitimo batean oinarritzen da, bere webgunearen erabilera datuak jaso, eta zerbitzua ahalik eta modu egokienean eskaini asmoz. Erabiltzaileek eskubidea dute horri uko egiteko, horretarako Cookieak ezgaituz.
Datuen Tratamenduaren helburuak:

• Zerbitzua eskaini ahal izatea
• Fundazioak bere webgunearen erabilgarritasuna bermatzea
• Interesa duen edonori arreta egokia eskaini ahal izatea.

5.- Zein eratan babesten ditu zure datuak Joxemi Zumalabe Fundazioak?

Fundazioak neurri tekniko eta antolaketari dagozkionak erabiltzen ditu erabiltzaileen datuak babesteko helburuz.

6.- Zenbat denboraz gordetzen ditu fundazioak zure datu pertsonalak?

Datu hauek, erabilera datuak bereziki, hainbat hilabetez gordeko ditu fundazioak Google Analiticas zerbitzuan. Kontaktu datuak, aldiz, erabiltzailearekiko harremanak iraun bitartean gordeko ditu. Behin harreman hau etendakoan, fundazioak erabiltzaile edo interesdun horren datuak ezabatuko ditu, ahal bait arinen.

7.- Fundazioak norekin partekatzen ditu datu hauek?

Fundazioak Google Analitics zerbitzuarekin partekatzen ditu datu hauek.
Era berean, litekeena da fundazioak autoritateen esku jarri behar izatea datu hauek, dagozkion autoritateak dagokion eskaera eginez gero. Hori, legea betetzeko helburuz egingo luke fundazioak, bizi den herrialdean indarrean dagoen legediaren arabera.

8.- Propietate Intelektuala eta Industriala

Fundazioa bere kabuz edo zesio bidez, bere web orriko propietate intelektual eta industrial ororen eskubideen jabe da, baita bertako elementuena ere (iragarki titulua, irudiak, audioak, bideoak, software edo testua; markak edo logotipoak, koloreen konbinaketa, estruktura eta diseinua, materialen erabilera, beharrezko ordenagailu programak, sarrera eta erabilera, etab.) Fundazioaren jabetza edo bere lizentzianteena da.

Eskubide guztiak gorderik. Jabetza Intelektualaren Legearen 8 eta 32.1 artikuluen bigarren paragrafoan jarritakoan oinarrituz, erabat debekatuak geratzen da helburu komertzialetarako web orri honetako edukien erreprodukzioa, distribuzioa eta komunikazio publikoa, edozein oinarri edo medio teknikorekin, fundazioaren baimenik gabe.

9.- Bermeen Esklusioa eta Ardura

Fundazioa ez da, inondik inora, jazo daitezkeen edozein eratako kalteen arduradun egiten. Ez iragartzerakoan ez edukien errore edo eduki faltetan, ez atariaren erabilgarritasun faltan ezta birus edo programa kaltegarrien transmisioan ere. Nahiz eta hauen aurkako neurri teknologiko guztiak hartu.

10.- Aldaketak

Fundazioa bere orrialdean nahi adina aldaketa egiteko eskubidea gordetzen du, edozein eduki aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango duelarik baita bertatik eratorri daitezkeen zerbitzuak edota hauek ordezkaturik agertuko diren era ere.

11.- Loturak

http://joxemizumalabe.eus-ek lotura edo hiperestekarik balu beste Interneteko lekuetan, fundazioak ez du inongo kontrolik izango bertako toki edo edukietan. fundazioak inolaz ere ez du beste web orri batzuetako loturen edukien ardurarik hartuko, eta ez du aipatu hiperesteka edo beste Interneteko toki batzuetako erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, zehaztasuna, egiazkotasuna eta baliotasuna bermatuko.
Gainera, lotura hauek agertzeak ez du inolako fusio edo asoziazio edo parte hartzerik adierazten loturiko erakundeen artean.

12.- Orokortasunak

Fundazioak hemen agerturiko baldintzak ez betetzea begiratuko du, baita bere atariaren erabilera desegokia ere. Horretarako, eskubidez dagozkion bide zibil eta penalak erabiliz.

13.- Baldintzen aldaketak eta iraupena

Fundazioak nahi duenean aldatu ahal izango ditu hemen azalduriko baldintzak, behar bezala publikatuz hemen agertzen diren modura.
Baldintza hauen iraupena beste batzuengatik aldatu artekoa izango da beti ere publikaturik agertzen diren bitartean.

14.- Nola erabili zure eskubideak?

Zure eskubideak erabili nahi izanez gero, jar zaitez Joxemi Zumalabe Fundazioarekin harremanetan eposta bidez:
Eposta: komunikazioa@joxemizumalabe.eus

15.- Nola aurkez daiteke erreklamazio bat?

Zure datu pertsonalen inguruko erabileraren inguruan erreklamazioren bat aurkeztu nahi baduzu edota informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, lehenik eta behin jar zaitez fundazioarekin harremanetan. Hala ere, eskubidea duzu erreklamazioa dagokion autoritate publikoari aurkezteko. Espainiar estatuan honakoa da erreklamazioa aurkezteko autoritatea:
Agencia Española de Protección de Datos – www.agpd.es
C/ Jorge Juan 6. 28001 – Madrid

Datuen Babeserako klausulen gaineko informazio gehiago:
https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/model-contracts-transfer-personal-data-third-countries_en
EB-AEBetako pribatutasun ezkutuaren inguruko informazioa:
https://www.privacyshield.gov/welcome
Europar batasunak hartutako egokitzapen erabakiaren informazio gehiago:
https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/data-transfers-outside-eu/adequacy-protection-personal-data-non-eu-countries_en