Pasa den urriaren 24an Bilbon antolaturiko Alternatiben Herrian Joxemi Zumalabe Fundazioak “Autogestioan eta alternatiben eraikuntzan zaindu beharrekoak” mahai-inguru/tailerra antolatu zuen.
Lehenengo eta behin, Errekaleor, Ortuondo Komunala, Eraldia eta Arterra Bizimoduaren lagunei, baita hurbildu ziren pertsona guztiei ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Harrigarri bezain pozgarria izan zen hainbeste jende elkartzea autogestioaz hitz egiteko siestaren ordua zirudien arratsaldeko 16etan; Gora zuek, eutsi Goioari!!
Bigarrenik, izan genuen solasaldi interesgarria zuekin konpartitu nahi dugu.
Horretarako bi bide daude:
- Tailerraren jasotako akta irakurriz
- Argiako lagunek egindako bideoa ikusiz
Zuen proiektuak indartzeko balioko dizuelakoan gaude! Hurrengora arte!