Urtarrilak 21ean Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako jardunaldietan parte hartu genuen. Autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea hizpide izan genituen egun osoan zehar eta, nekatu samar, baina pozik eta ideiak borborkan buelta ginen etxera.
Hementxe duzue Zumalabek jardunaldi hauetan egindako ekarpena, Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa edota militantziaren ulerkeraz eta erronkez (hitzartzearen bideoa ere ikusgai) eta gaur bertan Berria egunkarian Jasone Mendizabal Altunak, Topaguneko zuzendariak, jardunaldiei buruz argitaratutako iritzi artikulua.
Hemen klik eginda 2016ko Topaldian parte hartu zuten beste kideen hitzartzeak ikusi eta entzun ahalko dituzue.