«Gazte borroka moldeak: norantz eta nola?» tailerraren kronika.
Aurreko ostiralean «Gazte borroka moldeak: norantz eta nola?» tailerra egin genuen Gazte Danbadan. 60 lagun inguru batu ginen, gehienak mutilak eta lurraldetasunari dagokionez Gipuztarrak eta Nafarrokoak, gehienbat.
Aurten Joxemi Zumalaben proietu talde batek borroka moldeeen edo kultura politikoaz gogoetatzeko erabakia hartu du. Asmoa ez da gogoeta borobila eta itxia egitea, baizik eta, abiapuntu/aportazio/sentzasio berri batzuk plazaratu jada dauden debateetan edo espazioak irekitzea horretaz hausnartzeko. Horregatik danbadan egotea plaza paregabea izan zen honetaz hausnatzeko. Hori dela eta, tailer horren helburua gogoeta kolektibo bultzatzea izan zen.
Elkar ezagutzeko jolasa egin ondoren, talde txikietan moldeak eta tresnak identifikatzen ahalegindu ginen. Beranduago, guk azaldu genituen borroka moldeen inguruko gogoeta irekia (askotan galderren bidez) eta, zehazki, lau artdatzen inguruan: desobedientzia, aliantzak, biolentzia eta gatzazkak-konfrontazioa-alternatibak. Bukatzeko, talde txikietan ardatzen gaineko gogoeta sakonagoa egin genuen, indargune eta ahulguneetan sakonduz.
Esan beharra dugu, oso pozik gaudela tailerrarekin, zer hobeto badugun arren. Horretaz gain, parte hartzaile askok ebaluatu dute tailerra baliogarria izan dela hausnartzeko eta gogoarekin gelditu direla gehiago sakontzeko. Aupa zuek! Aupa bukaera arte gelditu ziren lagunak! Aupa azken plenarioa luzatu nahi zutenak!
Laster, parte hartzaileek izango duzue itzuleraren dokumentua zuen emailetan bitartean segi aurrera!