Zer aukera ematen ditu euskarak elkarrenganatzeko?

Hurrengo deialdia zabaldu nahi dugu oso interesgarria iruditzen zaigulako:

 

Gune Irekia   

UPV/EHUko Bizkaiko Campusean (Leioa) 2016ko maiatzaren 7an, 09:30.18:00

 

Kaixo!

 

Gune Ireki bat ari gara antolatzen maiatzaren 7rako, denon arteko elkarrizketa sozial bat burutu dezagun euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta.

 

Ekimen honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta laguntza eskatu gura dizuegu Zubideiaken berri zuen inguruan zabaltzeko.  Izan ere,  maiatzaren 7ko gizarte elkarrizketa honetan ahalik eta parte hartze anitz eta jendetsuena izatea oso garrantzitsua da.

 

Zubideiak Gune Irekiari buruzko informazio zehatza hemen duzue, nahi izanez gero.

 

Hauek dira, momentuz, Zubideiakeko Talde Eragilera batu direnak: Unesco Etxea,  Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Mintzanet, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioa,  Aztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Ekogunea, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Bergarako Udala,Gune Irekiaren Lagunak.  

 

Zubideiaken parte hartu nahi izanez gero, hemen eman dezakezue izena.

 

Denon artean josi dezagun elkarrizketa soziala indartzeko sarea!

 

Eskerrik asko!

 

 INFO+  zubideiak@gmail.com

674345756  #zubideiak

 @Zubideiak