Pasa den asteazkenean Iruñeko «Gazte boterea eraikiz» jardunaldietan egon ginen gure ekarpen xumea egiten. «Dabilen harriari goroldiorik ez» militantzia eta horizontaltasunaren inguruko gogoeta baliatu genuen saiaoren eztabaidagaia kokatzeko. Donibaneko San Juan Xar egoitzara 20 bat lagun hurbildu ziren eta giro atseginean militantziaren gazi-gozoei buruz hitz egiten aritu ginen.
Hasieran nola ez, aurkezpen jolas bat egin genuen eta horren ostean «Dabilen harriari goroldiorik ez» dokumentala ikusteko aukera izan genuen. Dokumentalaren inpresioak konpartitu eta ostean zaintza hirukoitza zertan datzan azaldu genuen, herri mugimenduen aktibismoaren eremuan duen garrantzia azpimarratuz. Beste modu batean esanda, proiektu politiko osasuntsu eta eraginkorra aurrera eramateko pertsona, taldea eta proiektua bera zaindu behar direla alegia.
Bukatzeko, identifikatutako ahulguneei aurre egiteko, militatzen dugun taldeetan zein mekanismo/tresna/erabaki hartu ditzakegun pentsatzen aritu ginen talde txikietan.
Oso tailer atsegina izan zen guretzat eta azpimarratu nahiko genuke ilusio handia egin digula gazteriaren ahotsa entzutea, hots, militantziari buruzko kezkak, ezinegonak, desioak eta pozak elkarrekin konpartitzeak.
Segi aurrera! Eta animatu #ERAIKUNTXANDA -n parte hartzera!