Herrigintza Feminismotik

Udazkenean “Herrigintza Feminismotik” ikastaroa hainbat tokitan egingo dugu, besteak beste, UEUn.

Urriaren 21ean (arratsaldez) eta 22an (goiz eta arratsaldez) izango da.

Tailer honetan, norberaren esperientzia abiapuntua izanik, sexu-genero sistemak herrigintzaren eremuan nola eragiten duen kolektiboki hausnartzeko aukera izango dugu. Era berean, feminismoaren ekarpenak ardatz, parte-hartze politikoa eraldatzeko jorratu beharreko bideei buruzko gogoeta abiatu eta izandako esperientzien inguruko trukea gauzatuko dugu.

Informazio gehiago eta matrikulazioa (irailaren 5etik aurrera) hemen: http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/951/Herrigintza%2BFeminismotik