ERREKALEORREN BERRIZ ERE BOR BOR (K)

Hasi dugu bigarren esperimentua! Pasa den asteburuan Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategiaren baitako ikastaroaren bigarren edizioa abiatu genuen.

Hitzordu honetarako aukeratutako lekua Gasteizko Errekaleor auzoa izan zen. Eskerrik asko lehenik eta behin, bertako kide eta asanbladari lekua erabiltzen uztearren. Eta portzierto! Zorionak! Aste honetan hiru urte betetzen dituzue eta!

Bor Bor (K) ra bueltatuz, lehen saio honetako helburua ikastaro honetan partaide izango diren kideen elkar ezagutza sustatzea zen. Eta horrez gain, baita ikastaroaren nondik norakoak azaltzea ere: Herri Hezkuntzaren proposamen pedagogikoa, nola antolatuko garen, zein zeregin izango ditugun kurtsoan zehar…

Asteburu osoan zehar giro aparta izan genuen… Ikastaroa hasi dugun honetan, saku bete ilusio eta gogo nabari dira taldean. Eta hori oso garrantzitsua da, izan ere, aurrera begira horiek izango baitira formazio prozesu hau eusteko ezinbesteko elementuak.

Abentura hasi dugu jada! Azaroan burutuko dugun hurrengo saioa eta gero jarraituko dugu aurtengo esperientziari buruz berri ematen.

Bitartean asko zaindu!

Ikusi hemen argazki guztiak.