Bere kabuz antolatuta (autoantolatuta, alegia) dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarrak beraien kabuz antolatuta egotea, ezinbesteko baldintza dugu herriak beraien historia propioaren protagonista bilakatzeko. Baditugu historiako beste une batzuetan zein gaur egunean bertan herrigintza esperientzia ugari; era kritikoan hausnartuz Errekaleorreko proiektua ere bere bidea egiten ari da, lagungarri zaigu bide hau herri mugimendu askori.
Joxemi Zumalabeko Kideok Errekaleor auzoa hurbiletik ezagutzen dugu eta interesgarria bezain beharrezkoa iruditzen zaigu proiektu integral autogestionatu hau bizirik mantzentzea. Hainbat herri mugimenduk bezala, gure ekimenak burutzeko espazioa hau erabili izan dugu. Horregatik, deia egiten dugu azken erasoen aurrean herritarrok babesa adieraztera, baita bakoitzak antolatu diren ekimenetara bere aldarrikapenak eramatera, bereziki:
zapatu honetan, ekainaren 3an 17:30etan manifestazioan egongo gara!
Besarkada bero bat Errekaleorreko bizilagunei,
Gora Herri Mugimendua! Gora Herria!