Hondurasera bidaia 5. kronika

5. Kronika

Azken egunetan, nagusiki, instituzioekin batu gara: Subsecretaria Justicia y DDHH eta Directora General del Sistema de Protección, Comisionado Nacional de DH, Misión de apoyo contra la corrupción y la impunidad de la OEA.

Horretaz gain, Unibersitate publikora joan gara eta gose greban dauden ikasleekin, haiekin bat egiten duten irakasleekin, Asocicación de Madres y Padres de hijos/as Licenciados eta Comite de Huelga de Hambre kideekin batu gara. Hondurasen, unibertsitatera heltzen diren pertsonak, populazioaren %2 dira, geroz eta oztopo gehiago ipintzen ari dira unibersitate publiko eta kritiko bat izateko. Horregatik batez ere, gose greba hasi zuten hiru arrazoi nagusi nabarmendu zituzten:

  • Ikasleen krontrako kriminalizazioaren amaiera eskatzeko. 20 ikasle daude epaiketaren zain, 3 ikaslek jada 3 eta 5 urte arteko kartzela zigorra dute. Beste batzuk unibersitatetik kanporatu dituzte 5 urterako. Ikasle batek unibersitate barruan eta kanpoan jasotzen ari zen mehatxuengatik herrialdetik alde egin du..

  • Ikerketa bat abiatzen ari dira azken asteetako erahilketak argitzeko: Luis Joel Riverarena (Soziologiako ikaslea) eta Roberto Gómezena (judizializatuta dagoen ikasle baten aita).

  • Julieta Castellanos errektorearen dimisioa eskatzeko.

Gose grebak ia hilabete bat egingo du eta denetarik bizi izan dute, adibidez, astelehenean (uztailak 17an) unibersitateak segurtasun pribatuko hainbat talde kontratu zituen eta haiek liskarrak eta kaosa sortu zuten uniberistatean, jipoi ugari emanez, gas pimienta erabiliz, dronekin grabatuz…

IMG-20170722-WA0038Diru mordoa administrazio eraikinean gastatu duten bitartean (atzean ikusten dena) klaseak gainezka daude eta ikasleak lurrean eseri behar dira, askotan azterketak pasilloetan egiten dituzte, laborategiko klaseak ordaindu behar dituzte, ingeniaritzako laborategi gehienetan tresnak/gailuak oso zaharrak dira…

Bukatzeko, aipatu nahiko genuke unibertsitateko jendearekin oso gustura egon gara eta eramaten ari diren borroka txalotzekoa da. Guri eskatu digutena izan da hau publiko egitea eta, ahal den heinean, presioa egitea.

Aupa zuek!