korapiloak askatze bidean itzulera dokumentua

Kaixo!

Zelan? Herri Jakintzaren Laborategia martxan dago berriz eta proiektu taldeak aurrera doaz poliki-poliki. Gaur, udan egin genuen “Korapiloak Askatze bidean” topaketatik ateratako gogoeta zuekin konpartitu nahi dugu.

Hemen deskargatu dezakezue.

Topaketaren helburuak Abya Yalako formazio politikoaren mapeo proposamenak eta esperientziak ezagutzea eta Euskal Herriko herri mugimenduekin egin dugun formazio politikoen mapeoaren emaitzak sozializatzea eta kontrastatzea ziren. Horretaz gain, elkarrekin formakuntza esperientzietan identifikatu ditugun korapiloen inguruko gogoeta egin nahi genuen, eta, nola ez, formakuntza esperientziak bultzatu eta indartu eta etorkizun amankomun bat irudikatu nahi genuen.

Oso pozik gaude bi arrazoiengatik; alde batetik, zorionez askotarikoak direlako egun ditugun formazio politiko esperientziak, edo bestera esanda, herri ezagutzen eraikuntza kolektiboak, eztabaida, tailer edota ikastaro kritikoak, formazio askatzaileak… eta bestalde, topaketan hainbat herri mugimenduetako kideekin bide onean goazela eta formakuntza politikoari elkarrekin buelta bat emateko gogoa dagoela kontrastatu genuelako. Bagoaz!

Topaketan, baten batek Murtxikatuz taldean sartzeko asmoa adierazi zuen eta gu oso pozik gaude denok batera gogoetatzen jarraitzeko. Taldean parte hartzeko gogoa baduzue edo zalantzarik baduzue, lasai asko galdetu!

Besarkada bat eta laster arte!