Gure Garaian: Mirentxin gidariak hizpide

Atal berri honetan Jone Arkauz izan dugu gurekin

Euskal presoen senideak kartzeletara eramaten zituen gidari taldeak bere bidea bukatutzat eman duen honetan, Mirentxin gidarien ibilbidea ekarri dugu gaurko irratsaiora, Jone Arkauzen konpainiarekin.

Gure irratsaioaren hirugarren atala ohiko bideetatik entzun dezakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).