[GureGaraian] Memoria kolektiboa lantzen duen irratsaioaren saio berria

Oraingo honetan Euskal Herriko Neska* Gazteen ekimena izan dugu hizpide

Euskal Herriko Neska* Gazteen ekimeneko Amaiur eta Umarekin egon gara, Usurbilen baterajotzea egin berri dutelarik. Herri mugimenduen memoria kolektiboaz ari garela, dinamika nahiko berria izanik ere, ibilbidearen errepaso eta aurrera begirakoez jardun dugu.

Gure irratsaioaren azken atalak ohiko bideetatik entzun ditzakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).