BOR BOR (K) 2016/17: IZEN EMATEA ZABALIK

BOR BOR (K) ikastaroko bigarren edizioko partaide izan nahi baduzue, izen emateko epea jada zabalik dagoela adierazi nahi dizuegu. Dena den, oraindik BOR BOR (K) zer den argi ez baduzue, hemen duzue laburpen azkar bat:

borborkweb

Ikusi hemen 2015/16 kurtsoko ARGAZKI GALERIA

2016/17 KURTSOKO IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

GAITEGIA

Sei ataletan banatzen diren bi bloke tematiko nagusi landuko dira kurtso osoan zehar:

  1. Antolaketa, funtzionamendua eta aliantzak (arlo pertsonal eta kolektiboa, harremanak, zaintza, parte hartzea, elkarlana…)
  2. Zapalkuntzen egungo mekanismoak eta alternatiba askatzaileak (kapitalismoa, kolonialismoa, patriarkatua, sozializazio prozesuak, begirada kritikoak, estrategia askatzaileak…)

Gaitegi osoa deskargatzeko klikatu hemen.

EGUTEGIA

Ikastaroa 2016ko irailaren 30an hasi eta 2017ko maiatzearen 7an amaituko da. Guztira bederatzi hilabete irauten ditu eta une presentzial zein ez-presentzialez osatuta dago. Une presentzialak asteburu osoko bost saio izango dira, ostiral arratsaldetik igande arratsaldera arte. Hona hemen egutegi zehatza:

  • 1. saioa: irailak 30, urriak, 1 eta 2
  • 2. saioa: azaroak 18, 19 eta 20
  • 3. saioa: urtarrilak 27, 28 eta 29
  • 4. saioa: martxoak 10, 11 eta 12
  • 5. saioa: maiatzak 5, 6 eta 7

Saio bakoitza Euskal Herriko txoko ezberdin batean egingo da eta herri mugimenduekin lotura duten aterpe edo guneak erabiliko ditugu.

DEDIKAZIOA

Esan bezala, bost saio presentzialez osatutako ikastaroa da hau. Horietan parte-hartzeaz gain, ikastaroko partaide orok saiotik saiora egiteko ezberdinak izango ditu. Oro har, hauek dira zeregin nagusiak:

  • Saio presentzialetan parte-hartzea: asteburu osoko bost saio, ostiral arratsaldean hasi eta igande arratsaldera arte luzatzen direnak.
  • On-line bidezko jarraipena egitea: baliabideen kutxa osatu, foroetan parte-hartu, moodle-en “saltseatu”,…
  • Etxerako lanak egitea: euskarri ezberdinen lanketa egitea (irakurgaiak, filmak, hitzaldi-bideoak,…) eta jarduera zehatzak burutzea (hausnarketak, formaziorako baliabideen bilaketa,…)
  • Ikastaroaren koordinazioaren ardura hartzea: asteburuetako beharrezkoa dena lotzea (azpiegitura beharrak, gaitegia zehaztea,…), lan taldeetako bilerak, e-mail bidezko koordinazioa…
  • Bestelako zereginak burutzea: formaziorako bestelako baliabide osagarrien lanketa egitea,…

Kasu! ikastaro honetako partaide izateko beharrezkoa da zeregin hauek egiteko borondate eta disponibilitate izatea.

PREZIOA

Ikastaroak 180 euro balio ditu. Prezio horrek, bost egonaldietako otordu eta alojamendu gastu guztiak barnebiltzen ditu.

Epeka ordaintzeko aukera egongo da.

EMAN IZENA!

Ikastaro honetako partaide izateko ondorengo GALDETEGIA betetzea beharrezkoa da. Galdetegia bidali ostean jarriko gara zurekin harremanetan. Izena emateko aukera 2016ko uztailaren 15 arte egongo da.

kartela2016