Azaroaren 11an 19etan Sopelako Kurtzio Kultur etxean (Mendieta, 11)
Plaza Beltza elkartearekin batera antolatu dugu
hitzaldi bat Hondurasko errealitate gordina ezagutzeko bertoko aktibista batekin
Animatu!
Informazio gehiago:
Datozen egunetan hondurasko egoeraren berri izateko eta herrialde horretan ematen ari diren giza eskubideen urraketak ezagutzeko aukera izango dugu bertako aktibista baten eskutik.
Hondurasko oligarkiak eta AEBk bultzatutako Manuel Zelaya presidentearen aurkako 2009ko estatu kolpetik, herrialdea korrupzioa, zerbitzu publikoen pribatizazioak, segurtasun eza eta giza eskubideen urraketa larriak pairatzen ari da.
Hondurasen ofizialki deklaratutako gudarik ez badago ere, munduan erahilketa tasa handienetarikoa duen herrialdea da. Horren isla dira Berta Cáceres eta José Angel Flores. Lehena, Agua Zarca proiektu hidroelektrikoaren aurkako mugimenduko lider indigena maiatzean erahil zuten eta bigarrena, Movimiento Unificado Campesino del Aguán erakundeko lehendakaria urrian bertan erahil dute. Errepresioa baina ez dute herri mugimenduetako liderrek soilk pairatzen, izan ere, giza eskubideak defendatzen dituen edonor dago aparatu errepresioboen jo mugan, tartean kazetari edo abokatuak ere bai.
Euskal Herrian CEAR-Euskadik koordinatzen duen «Giza eskubideen defendatzaileak aldi batez babesteko euskal programa»ren baitan, Hondurasko giza eskubideen aldeko aktibista bi daude sei hilabetez gure herrian. Horietako bat, Joxemi Zumalabe Fundazioaren eskariz etorri izan delarik.
Datozen egunetako hitzaldiak emango dituen pertsona bertako herri mugimenduetako partaidea da. Bere eguneroko militantzia osasun, elikadura eta formazioaren alorretan komunitateari zerbitzu ezberdinak eskeintzean datza eta etsai nagusi gisa farmazeutika eta enpresa transnazionalak dituzte (meatzaritza eta hidroelektrikoak batez ere). Horrez gain, estatu kolpearen ostean, beste hainbat herri mugimendurekin batera, kolperaren kontrako “Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)” mugimenduaren sortze prozesuan ere aritu izan da.
Joxemi Zumalabe Fundazioak herrialde honetako egoera salatu eta mugimendu horietako kideen babesa eta elkartasuna saretzeko asmoz, EHko mugimenduetako beste hainbat eragilekin elkarlanean ondorengo hitzaldiak antolatu ditu:
Azaroak 11: 19:00etan Sopelako Kurtzio Kultur etxean (Mendieta, 11)
Plaza Beltza elkartearekin batera.
Azaroak 24: 19:00etan Bilboko Zirika Herri Gunean (Ronda,12)
Komite Internazionalista eta beste eragile batzuekin batera.
Eguna zehazteke: Gasteizen (lekua zehazteke)
Animatu eta etorri hitzaldietara!