Hondurasi buruzko beste bi hitzaldi gehiago

[DEIALDIA]

Honduraseko errealitate gordina ezagutzeko aukera dago bertoko aktibista baten bidez. Jada Sopelan egin genuen hitzaldi bat Plaza Beltza elkartekin batera eta oso aberatsa izan zen. Laster beste bi aukera daude:

Azaroak 24: 19:30etan Bilboko Zirika Herri Gunean (Ronda,12) Hondurasekin Elkartasunerako Euskal Erakundeaekin batera.

Azaroak 26: 18:00etan Halabedi Tabernan Gasteizen (Kutxi 98) Eleak eta Fraking Ez Arabara mugimenduekin batera.

(gehiago irakurtzeko)

Hondurasko giza eskubideen aldeko aktibista bi daude sei hilabetez gure herrian. Horietako bat, Joxemi Zumalabe Fundazioaren eskariz etorri izan delarik. Datozen egunetako hitzaldiak emango dituen pertsona bertako herri mugimenduetako partaidea da. Bere eguneroko militantzia osasun, elikadura eta formazioaren alorretan komunitateari zerbitzu ezberdinak eskeintzean datza eta etsai nagusi gisa farmazeutika eta enpresa transnazionalak dituzte (meatzaritza eta hidroelektrikoak batez ere). Horrez gain, estatu kolpearen ostean, beste hainbat herri mugimendurekin batera, kolperaren kontrako “Frente Nacional de Resistencia Popular (FNRP)” mugimenduaren sortze prozesuan ere aritu izan da.

Joxemi Zumalabe Fundazioak herrialde honetako egoera salatu eta mugimendu horietako kideen babesa eta elkartasuna saretzeko asmoz, EHko mugimenduetako beste hainbat eragilekin elkarlanean ondorengo hitzaldiak antolatu ditu:

Azaroak 24: 19:30etan Bilboko Zirika Herri Gunean (Ronda,12) Hondurasekin Elkartasunerako Euskal Erakundeaekin batera.

Azaroak 26: 18:00etan Halabedi Tabernan Gasteizen (Kutxi 98) Eleak eta Fraking Ez Arabara mugimenduekin batera.

gasteiz