Bilboko Herri Dendan egongo gara!

Abenduan sartu gara iadanik, eta kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitordu garrantzitsua gainera datorkigu. Durangoko azokaren ostean, Black Friday eta Gabonetako ofertak alde baetra utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharreik gabe… Badator Zirika! Herri Gunera, Bilboko kolektiboen herri denda!

Baina zer da herri denda? Herri denda Azoka bar da, topaguune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, eta besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta diska berezienekin gozatzekoa…

Hiru astez, (Abenduaren 19tik Urtarrilaren 5era) Zirika! Gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasuna, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!

Gu ere Herri Dendan egongo eta ondorengo materialak salduko ditugu:

  • Telazko poltsak (urdinak eta txuriak): Nola egin aliantzak? “Borobilean, Behetik, Bazterretatik, Bat eginda, Berbetan, Bidean eta Barrezka”

  • Libretak (grisak eta horiak): “Bidea ere borroka da”

  • Liburua: “Dabilen harriari goroldiorik ez. Militantziaz eta horizontaltasunez hausnartzen”

  • Liburua: “Formazio politikorako esperientziak herri mugimenduetan”(euskaraz eta gazteleraz).

Animatu eta etorri kuxkuxeatzera!!!

20161213_120835

cy6f-ckw8amamjj-jpglarge