ERRESISTENTZIAK EZKERREKO MUGIMENDUETAN
Pili Alvarez Molés eta Jokin Azpiazu Carballo Zumalabekideak, Lur Albisu Etxetxipiarekin batera, Ernai antolakundeak, antolatu duen Gazte Akelarrearen izango dira, ezkerreko mugimenduetan gertatzen diren erresistentzien inguruan hitz egiteko.
iNFO: Ezkerreko mugimenduetan praktika feministaren gaia pil-pilean dago. Eragile desberdinok abiatu ditugu barne-prozesuak, eta beste hainbeste dira hausnarketa eman eta zabaltzen dabiltzanak. Aitortza bat egon badagoen arren, horrek ez du esan nahi arantzarik gabeko bidea denik: agerikoak zein sotilak diren erresistentziak egon badaude. Zeintzuk dira? Zelan gainditu?
Hizlariak: Pili Alvarez Molés, Jokin Azpiazu Carballo, Lur Albisu Etxetxipia
Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 10:30etan
Non? Igorreko Kultur etxeako aretoan.
Bestelako hainbat hitzaldi interesgarri ere azpimarratu nahiko genituzke:
HERRI JAKINTZAK
iNFO: Unibertsiatetak eta akademia jakintzeran tenplu bezala aurkeztu ohi zaizkigu, ezagutza objektiboaren lanketarako eremu. Baina horrela al da? Jakina da ezetz. Sistemak ez du ezer sortzen edo elikatzen helbururik gabe, eta akademia ere honen zerbitzura bideratzen den tresna da. Baina nola lortu bertan sortutakoa herriaren mesedetara jartzea? Hainbat eragile unibertsitateetan diharduten ikasleen ekarpen akademikoak herriaren eta herritarren esku jartzeko sarea antolatzen dabiltza. Jakintza herritik eta herriarentzat!
Hizlariak: Gite-Ipes, Ikerbiltza eta Emagin
Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 17:00etan
Non? Gaztetxeko erakusketa gelan.
ESKOLA NASIONAL FLORESTAN FERNANDES
iNFO: Brasiletik, Florestan Fernandes formakuntza eskolaren esperientzia azaltzera etorriko da. MSTren formazio politikorako eskola hurbiletik ezagutzen duen kideak, bertako edukien, metodologien eta esperientzien inguruko hitzaldia eskeiniko digu.
Hizlaria: Amanda Verrone
Noiz? Apirilak 13an, ostirala, 15:30etan
Non? Eskolako goiko gelan.