Gatzozpindu ikastaroa – 1. asteburuaren kronika

KRONIKA – 1. ASTEBURUA – AZKOITIAN

#herrimugimenduak #dinamizazioa

Hasi gara esperimentu berriko osagaiak nahasten! Ekin diogu gatzozpindu ikastaro berriari! Otsailaren 22ko asteburuan Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategiaren baitako dinamizazio politikoaren inguruko ikastaroaren lehenengo saioa abiatu genuen.

ariketa2gatzozpindu_espektatibak

 

 

 

 

 

 

Ikastaroko edukiei dagokionean, lehen saio honetako helburua ikastaro honetan partaide izango diren kideen elkar ezagutza sustatzea zen. Eta horrez gain, baita ikastaroaren nondik norakoak azaltzea ere: Herri Hezkuntzaren proposamen pedagogikoa, nola antolatuko garen, zein zeregin izango ditugun ikastaroan zehar, zeintzuk izango diren landuko ditugun gaiak, kolektibo bakoitzaren beharrak… Bestalde, talde dinamizazio eta indagazioa gaien lanketa ere egin genuen hainbat ariketaren bitartez.

hainbat33

Asteburu osoan zehar talde giro aparta izan genuen, talde txikia izateak horretan asko lagundu zuen… Ikastaroa hasi dugun honetan, kezka, beharrak eta ilusioak partekatzeko aukera izan genuen honekin batera, datozen asteburuetarako iparra zehazteko espazioa sortu genuen. Eta hori oso garrantzitsua da, izan ere, ikastaro honen bereizgarria da partaideak ez direla norbanakoak, kolektiboak baizik (edo kolektiboetako ordezkariak). Aurrera begira kolektiboen nahi eta behar horiek izango dira formazio prozesu hau eusteko ezinbesteko elementuak. Eskerrak eman nahi dizuegu Abaraska, EH Kolektiboa, Errekaleor, Mugarik Gabe Donostia, Donostiako Askapena, Dorrekoa Kultur Elkartea, Donostiako Sorturen jai herrikoen lantaldea eta Oñatiko Pototak Asanblada Feminista erakutsi duzuen prestutasunagatik eta lan egiteko gogoagatik. Elkarrekin asko ikasiko dugulakoan gaude!

Bukatzeko esatea, guretzat espazioa bera jaten dugunaren zaintza ere ikastaroaren elementu garrantzitsuak direla. Hori dela eta, hitzordu honetarako aukeratutako lekua Azkoitiako Abaraxka eta Bizilore proiektuak izan ziren. Ederra izan zen negu betean baina giro eguzkitsuan, bi proiektu hauek ezagutzea, eskerrik asko bertako kideei horren ondo zaintzeagatik! Beste ikastaro batzuetan bezala, janaria ere, zaintzen dugun horren barruan sartzen da, eskerrik asko baserritarrei, Bergarako ereindajan eta Azpeitiko baratzeko lagunei!

Abentura hasi dugu jada! Apirilean burutuko dugun hurrengo saioaren ostean jarraituko dugu esperientzia honi buruz berri ematen.

Bitartean asko zaindu!

taldea11