Argentinako egoerari buruzko tailerra

Argentinako eta Euskal Herriko Herri Mugimenduen arteko ezagutza trukea bultzatzeko saioa antolatu genuen.

Azaroaren 6an Joxemi Zumalabe Fundazioko eta Bizilurreko kideok tailerra antolatu genuen Bilboko Zirika espazioan, “Zer gertatzen ari da Argentinan? Herri Mugimenduaren erantzuna oldarraldi faxistaren aurrean” izenburuarekin.

Saioan, Argentinako Somos Tierra nekazal mugimenduko, memoriaren aldeko mugimenduko eta mugimendu feministako kidea den Caro Llorens izan genuen gurekin. Tailerraren lehendabiziko zatian, Carok Argentinako egungo egoeraren berri eman zigun, hauteskundeen osteko Mileiren berhautaketak eta Herri Mugimenduaren egoerak ardaztu zutelarik bere hitzartzearen gehiengoa.

Horren ostean, gure gonbidapena jaso eta saiora hurbildu ziren kideen arteko solasaldi informala bultzatu genuen, Euskal Herriko eta Argentinako Herri Mugimenduen arteko elkar ezagutza sustatzeko eta HMen eraginkortasun politikoari buruz hitz egiteko helburuarekin. Saiora hurbildutako 20 militante inguru gustora aritu ziren esperientziak eta ikaspenak elkartrukatzen.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Carori egindako ekarpen interesgarriarengatik eta Argentinan bizitzen ari diren egoera latza hain era garbian kokatzeagatik! Animo pila kide Argentinarrok!