Zumalabe Laguna (ZAHARRA)

GURE PROIEKTUA(K) BABESTU ETA LAGUNDU NAHI? ABIAN DA ZUMALABELAGUNA EKIMENA!

Kanpotik indartsuak, barrutik mamitsuak, zaporetsuak eta biguneak… eta hamaika haziz beteta dauden herri mugimenduekin lanean jarraitzeko gogotsu jarraitzen dugu!

Hari horri helduz, Euskal Herriko talde eta mugimendu ugarik egiten duen lanari behar duen errekonozimendu eta ikusgarritasuna aitortzea izan da urte luze guzti hauetan gure egiteko nagusia. Bi hamarkada pasa dira jada, lagun talde batek, herri mugimenduen lana sustatzea eta mugimendu horien kultura indartzea helburu izango zuen fundazioa eratzea erabaki zutenetik. Eta harrezkero, hamaika izan dira garatu izan diren ekimenak.

2010. urtean burututako gogoeten ostean eraiki zen proiektu berrituak, herri mugimenduetan lanean ari garen kide ugariren esperientzia eta jakintza izan zituen legatu. Eta azken sei urte hauen balantze positiboa egiten dugun honetan, gogotsu jarraitzen dugu aurrera begira.

Finantzen arloan baina badugu zer pentsatu. Ezin esan dezakegu, fundazioaren sorrera bultzatu zuen herentziak urte hauetako jardunean lagundu ez gaituenik. Egun, diru poltsa horri esker (eta neurri txikiago baten, instituzioren batetik hainbat proiektutarako jaso izan dugun diru laguntzei esker ere) egiten dugu ekonomikoki aurrera. Baina, tamalez, diru iturri horiek ez dira agorrezinak eta horrek, finantzaketaren inguruan bide berriak irekitzera eramaten gaitu. Hortara dator beraz, ZUMALABELAGUNA EKIMENA.

Gure lan-dinamika aurrera eramateko zure laguntza ekonomikoa (zein bestelakoa) ezinbestekoa dugu. Ekarpen ekonomikoa norbanako gisa egiteaz gain, kolektibo gisa ere egiteko aukera dago. Eman bultzadatxoa kalabazari!

EKARPENA NOLA EGIN?

Zure edo zure kolektiboaren ekarpena bideratzeko beraz, formularioa bete eta segituan jarriko gara zu(r)ekin kontaktuan.
Milesker aldez aurretik!

1. AUKERA

EKARPEN IRAUNKORRA

Ekarpen iraunkorra egiten duen bidelaguna bihurtu nahi? Urtero gutxienez 50 euroko ekarpena egitea izango litzateke.

Bete formularioa zure datuak gordetzeko, eta ondoren helbideratze orria gure posta elektronikora bidali dezakezue.

2. AUKERA

UNEKO EKARPENA

Nahi edo ahal den ekarpena egin ahalko da eta ez da  urtero egin beharreko ekarpena izango.

Formularioan bertan duzue ordainketa egiteko informazio guztia.