Gatazkak (2019)
Borroka moldeak eta kultura politikoa herri mugimenduetan
Ekintza eta estrategia anitzen abiapuntua izan ohi dira borroka moldeen inguruko eztabaidak herri mugimenduetan. Aliantzak, gatazkak, biolentzia eta desobedientzia, borroka moldeen eremuan kokatuta, azken urteotan gira eta buelta aritu gara egitasmo ezberdinak martxan jarriz (mintegiak, tailerrak, mahai-inguruak, barne gogoetak…).
Liburuxka honetan, gatazka sozialen inguruko irakaspenetan sakontzeko aukera luzatu nahi dugu.
Izan ere, gatazkez ari garenean, ikuspegien talkez ari gara, botere harremanez, aldaketa sozialak sortzeko aukerez eta baita herritarren zein erakundeen sakoneko egoera aztertzeko bideez ere. Gatazkak ezin baitira desagertu, ezkutuan edo agerian, beti izango baitigu bidean. Eta hauek aztertzeko tresnei zein etorkizunera begirako erronkei heldu nahiko genieke. Aktibismorako estrategiak pentsatzen, proposatzen eta adosten ari garenean horien iraunkortasuna, eraginkortasuna eta aldaketarako gaitasuna aztertzea interesgarria izan daitekeelakoan gaude.
Liburuxka hau tresna moduan zabaltzea gustatuko litzaiguke. Alde batetik, gaur egun Euskal Herrian gatazkak non eta nola gauzatzen ari diren aztertzeko. Eta bestetik, eskala txikiagoan, gatazken aurrean gure mugimenduaren estrategian pausatzeko galderak egiteko.
Beldurrak? Bai, eta zer? (2018)
Pil-Pilean 2016/2017 ikastaroaren sistematizazioa
2016-2017 edizioko taldeak prozesuan zehar bildutako ondorio eta ikaspen orokorrak aurkituko dituzue ondorengo liburuxkan. Prozesuaren sistematizaziotik ateratzen diren gogoeta eta jakintzak taldekideentzat erabilgarri izatea du helburu nagusia. Ikastaroko gaitegiaz gain, beldurretan jarri genuen begirada hainbat asteburutako gogoetetan. Beldurra. Nork ez du halakorik sentitu inoiz? Eta Herri Mugimenduei dagokionean, konturatzen al gara zenbatetan bizitzen ditugun hauek banaka, taldeka, proiektu ezberdinetan?
Dokumentua hiru bloketan banatuta dago: lehenengoa ikastaroa zer den eta sistematizazio prozesua nola eraman zen azaltzen du, bigarren blokean beldurra ni/taldea/proiektuaz hitz egiten da. Hirrugarenean, beldurrei aurre egiteko estrategiak eta erresistentziaz gogoetatzen da. Bukaeran epilogoa eta eranskinak ditugu.
Korapiloak askatze bidean (2018)
Euskal Herriko herri mugimenduetan dugun formazio-ezagutza askatzailearen mapeoa
Un mapeo sobre el conocimiento y formación emancipadora en los movimientos populares de Euskal herria
2018. urtean “Bor-Bor K herri jakintzen laborategia” proiektuaren barruan, murtxikatuz taldean egindako mapeo baten ondorioa da ondorengo lerroetan aurkezten dizuegun txostena. Bizilur-eko lagunekin batera garatu dugun egitasmoa duzue berau.
Txosten grafiko baten bidez mapeoan bildutako datuak ezagutzera eman nahi ditugu. Honez gain, eragile ezberdinen arteko formazio askatzailearen erronken inguruko eztabaida eta elkarlana (ber)abiatzeko tresna izatea gustatuko litzaiguke.
Topaketen itzulera dokumentua pdf-an
Topaketa hauetan paperean jasotzeko aukera (parte-hartu dutenentzat)
Formazio politikorako esperientziak herri mugimenduetan (2015)
Experiencias de Formación Política en los movimientos sociales
2015. urtean “Jakintzen aniztasuna eta formazio politiko askatzailea” proiektuaren barruan egindako ikerketa baten ondorioa da ondorengo lerroetan aurkezten dizuegun liburua. Berau, Hegoa institutuak, Peruko Programa de Democracia y Transformación GlobaL (PDTG) erakundeak eta Joxemi Zumalabe fundazioak elkarrekin garatu dugun proiektua duzue hain zuzen ere.
Dabilen Harriari Goroldiorik ez (2014)
Piedra que rueda no cria Musgo
Joxemi Zumalabe Fundazioak EHko hainbat herri eragile eta berrehun bat banakakorekin batera 2012.urtetik 2014.urte arte burutu dugun gogoeta duzue hau. Ekimenaren helburu orokorra herrigintzan dihardugun taldeon barne antolaketa, funtzionamendu eta parte-hartzeari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea izan da. Horretarako gure jarduerak begirada kritikoz aztertzea izan dugu xede, aritze horretan modu horizontal, parekide, anitz zein askatzaileagoak bultzatzeko asmoz.
Gogoeta kolektibo honetan ateratako ondorio, kezka eta galdera berriak modu koletiboan idatzia izan den liburu batean jaso ditugu. Horrekin batera, antolakuntzaren eremuan esperientzia interesgarriak izan dituzten eta gogoeta prozesuan parte hartzeko aukerarik izan ez duten hainbat eragile zein norbanako elkarrizketatu ostean, testigantza guztiak elkarloturik, dokumental bat ere sortu dugu.
Guzti horrez gain, herrigintzan dihardugun taldeontzat lagungarri izan nahi duen Tresna Kutxa eraikitzeari ekin diogu. Tresna kutxa horrek material ezberdinak bilduko ditu, hala nola, taldeetan identifikatutako arazo eta korapilo nagusiei aurre egiteko bereziki sortutako dinamikak, guk dinamizatutako saio ezberdinen fitxa teknikoak eta garatzeko azalpenak, beste kolektibo batzuk diseinatutako tailerrak zein antolakuntza eremuan izandako esperientziak, erreferentzizko irakurgai eta ikusi-entzutezkoa eta abar.
Liburu eta dokumentala 2014ko udaberrian aurkeztu genituen. Une honetan beraz, gogoetaren hedapen eta sozializazio fasean murgildurik aurkitzen gara.
Dokumentala ikusi/ver documental
BOR BOR (K) 2015/2016 Ikastaroaren sistematizazioa: talde-lan eta aliantzak herri mugimenduetan
2015-2016 edizioko taldeak prozesuan zehar bildutako ondorio eta ikaspen orokorrak aurkituko dituzue ondorengo liburuxkan. Prozesuaren sistematizaziotik ateratzen diren gogoeta eta jakintzak taldekideentzat erabilgarri izatea du helburu nagusia. Bi ardatz nagusiren bueltan kokatu ditugu gogoeta kolektibo hauek:
1. Zer esaten dugu kurtso honetako Bor Bor (K) ikastaroak herri mugimenduen LAN KOLEKTIBOARI buruz?
2. Zer esaten dugu herri eragileetako barne funtzionamenduaz? Eta kolektiboen arteko aliantza eta elkarlan politikoaz? Zein zailtasun topatzen ditugu? Zein proposamen eraiki ditzakegu?
Eskatu liburuxka (eragileentzat dohan)