“KORAPILOAK ASKATZE BIDEAN” TXOSTENA ESKURAGARRI

Ekainaren 12an Karmelan (Bilbon) KORAPILOAK ASKATZE BIDEAN topaketak antolatu ditugu eta bertan Euskal Herriko herri mugimenduetan martxan dauden formazio esperientzien inguruko txosten bat aurkeztuko dugu (hemen eskuragarri). Hain zuzen ere, gure asmoa eragile gehiagorengana heltzea da, denok batera eztabaidatzeko, elkarrekin ikasten jarraitzeko eta, nahi duenak, Murtxikatuz taldearen dinamikan txertatzeko.

EH-ko mapeoaren txostena deskargatzeko/para descargar el informe del mapeo de EH

Eus

Cas

Elkarrizketa entzuteko: https://labur.eus/Pnxza 

ZER AURKITUKO DUZUE txosten honetan?

Lehenengoz, bidali genuen galdetegia erantzun zuten eragileen zerrenda bat aurkeztuko dugu, eta eragile hauen ezaugarri komunak. Honekin hobeto ulertuko dugu informazioa nondik datorren eta noraino iritsi garen.

Gero, eragile hauek beraien formakuntzei buruz kontatu dizkiguten hainbat datu aurkezten ditugu, irudi orokor bat osatzeko asmoarekin. Irudi honetatik mugimenduen garaipenak, erronkak eta puntu nagusienak aztertzen ditugu. Gure ibilbidean guztiok izan ditugu aurrera egiteko korapiloak, baina baita, soka askatzen lagundu diguten tiroi txikiak ere.

Guretzat oso garrantzitsua da formakuntzaren balorazio atala, hain zuzen ere, bidea jarraitzeko, eztabaidatzeko edo kontuan hartzeko hainbat gai eta irizpide interesgarri identifikatu ditugulako eta hori da, besteak beste, topaketan landuko duguna.

CUB_Desatandonudos

AZALA_Korapiloakaskatzebidea