Duela urte batzuk, eraso matxisten inguruko tresna eta adostasunen beharretik prozesu kolektibo bat abiatu genuen Joxemi Zumalabe Fundazioan. Indarkeria matxistei aurre egin,gaiaren inguruan eztabaidatu eta euskarri bat sortzea fundazioaren azken urteotako lehentasun bat izan da, eta bide gorabeheratsua izan den arren lortu dugu erronka honi heltzea. Hainbat esperientzietatik tiraka abiatu genuen ibilbidea , eta barne ildoko gaiak lantzen dituen Kasu! Lantaldearen esku gelditu zen prozesu hau dinamizatzea eta saio kolektiboak prestatzea. Beste eragile batzuen material/esperientziak ere oso lagungarriak izan dira bide honetan, hemendik gure eskerrak eta aitortza herri mugimendu zein kolektibo feminista ugariren lanari. Guretzat, 2 – 3 urte hauetan bizitakoa (2018ko udazkenean amaitu genuen protokoloa), oso aberasgarria izan da: gure ikuspegiak berrikusteko, prebentziorako, bizitako esperientzien argi-ilunak partekatzeko…
Tresna kolektibo bat sortzea izan da bide honetan gure mugarri nagusia, fundazioaren esparru ezberdinetan eragiteko eraso matxisten kontrako protokoloa sortzea, hain zuzen. Euskarri honetan, ahalik eta modu erabilgarrienean jasotzen saiatu gara eztabaidak, gogoetak eta adostasunak, gure prozesuaren urratsak eta esperientzien bilduma ere amaiera partean dituzue irakurgai.
Azpimarratu nahiko genuke, tresna honek gure kolektiboaren izaera eta testuinguruari heltzen diola. Uste dugu beste herri mugimendu batzuentzat erabilgarria izan al dela (guretzat ere oso baliagarriak izan dira beste kolektibo batzuen protokoloak). Baina esperientziak partekatzea interesgarria iruditzen zaigun arren , bakoitzak bere prozesu eta baliabide propioak sortzea garrantzitsua iruditzen zaigu.
Protokoloa irakurtzeko klik egin hemen
Protokoloaren prozesua itxi ostean, beste herri mugimendu batzuekin batera gaiaren inguruan esperientziak eta kezkak partekatzen jarraitu dugu, eta gogoeta horietako batzuk irakurtzeko aukera duzue ondorengo txokoetan:
-
‘Zer egingo dugu erasotzaileekin’, 2018ko uztailean Argia aldizkarian argitaratua https://www.argia.eus/aktualitatearen-gakoak/2018/zer-egingo-dugu-erasotzailearekin
-
‘Prebentzioa gako’ 2018ko azaroan Berria egunkarian argitaratua https://www.berria.eus/paperekoa/1948/008/001/2018-11-25/prebentzioa-gako.htm
-
Nociones comunes fundazioak antolatutako ‘Nos queremos vivas III’ ikastaroan,‘Claves para crear un protocolo contra las agresiones machistas en los movimientos sociales’ txostentxoa sortu genuen
https://aula.fundaciondeloscomunes.net/claves-para-crear-un-protocolo-agresiones-machistas-en-los-movimientos-sociales hemen deskargatu daiteke
Bidean ikasten eta gure gogoetak berrikusten jarraituko dugulakoan… On egin!