BILTOKIA aurkeztu dugu!

BILTOKIA aurkeztu dugu!

Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzat sortutako ezagutza, dinamika zein tresnak gordetzeko eta partekatzeko kutxa birtuala duzue Biltokia. Esperimentu hau Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategia proiektuaren baitan sortu dugu, eta ibilbide luze baten ostean, heldu da aurkezteko garaia!

Atzo  Gasteizko Hala Bedi tabernan  aurkeztu genuen. Bertan azalduko genituen egitasmo berri honen nondik norakoak eta funtzionamendua. Eskerrik asko hurbildu zinatenoi, baita Hala Bedi tabernari ere! Eta eskerrak ematen hasita, bide honetan inurri lana egiten aritu garen guztion alde, topa!

ER2b0K9XUAADBEd ER2b0K9W4AAr5zX

Tresna honen helburu nagusia,  herri mugimenduentzako baliabideak elkartrukatzeko gune birtual praktiko bat izatea da. Bertan bildu dira, bidean sortzen joan garen material eta tresna pedagogikoak, baita beste hamaika txokotako kolektiboek sortutakoak ere (euskaraz eta gaztelaniaz batez ere). Bilatzailearen bitartez, norbere beharren arabera aukeratu daiteke, baita materialak deskargatu ere. Honez gain, espazio interaktiboaren bidez espazio hau hornitzen joatea da asmoa. Tresnaren erabilpen egokiaren inguruko irudi hau ere ondo dator gogoera ekartzea

biltokia_kontuz (Copia en conflicto de Joxemi Zumalabe Fundazioa 2020-02-27)

  Hemen webgunea erabiltzeko argipen batzuk:

Screenshot_2020-02-28 Biltokia

Webgunearen goiko partean duzue hizkuntza aldatzeko aukera, “bidali” botoiaren bidez materialak igotzeko txokoan sartu zaitezkete. “By-sa” botoiak litzentziaren inguruko azalpenetara zaramatza. Ez gara copyright-aren lagunak, baina badakigu gai hau ez dela erraza, beraz sinpleki azalduta: nonbaiten aurkitu dugun zerbait publikatu nahi badugu, lege-arazoak saihesteko onena, edukiak esteka bidez partekatzea da. Gure materialak badira eta partekatu nahi baditugu, besterik gabe igo edo idatzi.

“Bidali” sakatuz gero, formulario batera salto egingo duzu, bertan igo nahi duzun materialaren datu batzuk idatzi beharko lirateke, zure kontaktua eman eta “bidali” sakatu. Dena ondo dagoela egiaztatuko dugu eta listo! Zerbait igotzeko arazoak ematen badizkizu, idatzi: komunikazioa@joxemizumalabe.eus helbidera.

Screenshot_2020-02-28 Biltokia(4)

Webgunearen ezkerreko zutabean baliabideak nahieran aukeratzeko filtroak daude, bilaketa zehatzagoa edo orokorragoa egin daiteke. “Dinamikak”, “irakurgaiak”, “estekak” edo “bideoak” ataletan sartuz gero bilaketa mugatuagoa da. Edo bestela, bilatzaile orokorrean harakatzea beste aukera bat. Filtroetan gaiak “denak aukeratu” edo “ezer ez aukeratu” botoiak ere badaude.

Screenshot_2020-02-28 Biltokia(2) Screenshot_2020-02-28 Biltokia(1)

Eta azkenik, behin material zehatz batera salto egiten dugunean: inprimatzeko aukera dago, helburuak eta deskribapenaz gain, atxikitako dokumentuak eta estekak ere badaude. Gaian klik egiten badugu (adibidez. “komunikazioa”), gai horrekin zerikusia duten materialetara bueltatuko gara.

Screenshot_2020-02-28 Biltokia(3)

Azalpenak alde batera utzita, sartu webgunean! erabilgarri dago dagoeneko biltokia.joxemizumalabe.eus edo gure webgunean

txartela

Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak

Menua