Oraingoan antidesarrollismoa izan dugu hizpide, Marta Barbarekin batera
Memoria kolektiboa lantzea helburu duen “Gure Garaian” irratsaioaren bigarren atala eskuragarri dago jada, geure webgunean, Arrosa sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).
Bigarren saio honetan azpiegitura handien aurkako mugimenduen inguruan aritu gara: Leitzaran, Itoiz, fracking-a, aht, eolikoak, erraustegia, aroztegia… borroka antidesarrollistaren oinarrian, proiektu zehatz batzuetatik haratago jendarte eredu baten aurkako borroka dago. Marta Barba gonbidatu dugu saiora.
Laster hirugarren saioa ere plazaratuko dugu, Mirentxin gidariak izango ditugula hizpide. Ez ezazue galdu!