[GureGaraian] Seigarren saioa, jada entzungai

Oraingoan Karmela proiektuko Anerekin izan gara, okupazio mugimenduaren inguruan hitz egiten

Euskal Herriko okupazio mugimendua, gaztetxeak eta espazio autokudeaketuak hizpide izan ditugu saio honetan. Bilboko Santutxu auzoan bizi-bizirik dagoen Karmela espazioaren inguruan aritu gara bertako kide den Anerekin.

Gure irratsaioaren seigarren atala ohiko bideetatik entzun dezakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).