[GureGaraian] Erresidentzietako langileekin egon gara Greba Feminista Orokorraren atarian

ELA sindikatuko Ana eta Bego izan ditugu gurekin, erresidentzietako langileen borroka mintzagai

Ibilbide luzea du erresidentzietako langileen borrokak Euskal Herrian. Hori gertutik ezagutzen duten ELA sindikatuko Ana eta Begorekin izan gara, eta hitzarmenen negoziazioak, grebak… errepasatu ditugu memoria kolektiboa lantzen duen gure irratsaioan. Geratzen diren borrokez zein garaipenez ere solastu gara, aurrekaririk gabeko lehen Greba Feminista Orokorraren atarian.

Gure irratsaioaren azken atalak ohiko bideetatik entzun ditzakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).