Durangoko Azoka probestuta, Herri Mugimenduen eraginkortasun politikoaren hausnarketa prozesuaren Jarraipen Batzorde Zabaleko bilkura egin genuen.
Urtebete baino gehiago daramagu Joxemi Zumalabe eta Bizilurreko kideok Herri Mugimenduen eraginkortasun politikoaz hausnartzen. Orain arte egindako bidean, Talde Motorrean eraginkortasun politikoari buruz hausnartu dugu, besteak beste, Euskal Herriko luze-zabaleko hainbat militante elkarrizketatuz eta gure eraginkortasun politikoa mugatzen duten korapiloak identifikatzeko tailerrak eginez.
Bide mamitsu horren ostean, epealdi honetarako zehaztuta genituen helburuak betetzat eman ditugu; orain, ostera, aldi erabakigarrienean sartzear gaude. Izan ere, gure ekinbide honetan HMaren eraginkortasun politikoa handitzea da helburu nagusia; gauzak horrela, orain arte identifikatu ditugun korapiloetako batzuk askatzeko tresna praktikoak sortzeari ekingo diogu.
Hala, abenduaren 6ko goizean Jarraipen Batzorde Zabaleko bilkura egin genuen, Euskal Herriko hainbat HMri egindakoaren berri emateko eta, bide batez, euren ekarpenak jasotzeko. Bilerako gai nagusiak izan ziren proiektuan emandako aurrera urratsen aurkezpena egitea eta hurrengo fasean askatzen saiatuko garen korapiloen arteko leheneste ariketa. Eskerrak eman nahi dizkiegu kolektibo horien ordezkariei, egindako ekarpen interesgarriak prozesurako zinez abesgarriak izan ziren eta.
Saioa bukatu ostean, Euskal Herrian Euskarazek antolatutako mobilizaziora joan ginen elkarrekin, amesten dugun HM eraginkor horren bihotza euskara baita! Laster izango duzue gure hurrengo urratsen berri!



