2016-2017ko Pil-Pilean ikastaroaren sistematizazioa
Liburuxka hau ‘Bor-Bor K herri jakintzen laborategiko” labetik atera den plater berria duzue. Pil-pilean ikastaroaren 2. edizioko kideen eskutik… “Beldurrak? bai, eta zer!” , on egin!
Ikastaroko gaitegiaz gain, beldurretan jarri genuen begirada hainbat asteburutako gogoetetan. Beldurra. Nork ez du halakorik sentitu inoiz? Eta Herri Mugimenduei dagokionean, konturatzen al gara zenbatetan bizitzen ditugun hauek banaka, taldeka, proiektu ezberdinetan? Prest gaude hauei aurrez-aurre begiratzeko? Beldurren marasman murgildu, korapiloak askatu, logikak ulertu eta bideak iluntasunetik argirantz eramateko? Hori izan zen gure erronka eta azken asmoa dokumentu hau osatzerako garaian; elkarren artean gogoetatutako hori gure sentimendu antzekoak zituztenentzat erabilgarria izatea, eta honela jakintzak gehitzen eta anitzago bilakatzen joatea.
Dokumentua hiru bloketan banatuta dago: lehenengoa ikastaroa zer den eta sistematizazio prozesua nola eraman zen azaltzen du, bigarren blokean beldurra ni/taldea/proiektuaz hitz egiten da. Hirrugarenean, beldurrei aurre egiteko estrategiak eta erresistentziaz gogoetatzen da. Bukaeran epilogoa eta eranskinak ditugu.