“Alarma-egoera ikusmiran: oinarrizko eskubideen murrizketak eta horien eragina herri mugimenduen jardunean”

eus

Alarma egoera ikusmiran

Hurrengo esteketan eskuragarri

eus

Alarma egoera ikusmiran

Gazteleraz / En castellano

previous arrow
next arrow
Alarma-egoera ikusmiran” argitaratu dugu, AKABeko kideekin elkarlanean sortutako gida

2020. urtean jendarteko esparru denak gogor astindu dituen COVID19aren fenomenoa heldu zen gurera. Birusak eragindako osasun krisiari bestelako krisiak gehitu zaizkio (soziala eta ekonomikoa), eta horiekin batera kezkak, beldurrak, ezjakintasuna eta ziurgabetasuna zabaldu dira. Herri-mugimenduon esparrua ez da salbuespena izan. Osasun-krisiari erantzuna emateko zenbait neurri eta tresna juridiko eta errepresibo martxan jarri dituzte agintariek, eta horiek eragin zuzena izan dute jendarte orokorraren egunerokoan eta, agerikoa da, herri-mugimenduko eragile eta kolektiboon jardunean ere”.

COVID19aren pandemiaren aurrean hartutako neurriek herri-mugimenduon jardunean izandako eragina aztertu nahi izan dugu argitaratu berri dugun “Alarma-egoera ikusmiran: oinarrizko eskubideen murrizketak eta horien eragina herri mugimenduen jardunean” izeneko gidan. Dokumentu hau Askatasun Kolektiboetarako Abokatuekin (AKAB) batera sortu dugu, eta bertan alarma-egoerak iraun bitartean eta horren ostean indarrean egondako neurrien irakurketa kritikoa egin nahi izan dugu, arreta berezia emanez herri-mugimenduko eragile eta kolektiboetan eragindako inpaktuari.

Liburuxka plazaratuko dugun momentu honetan alarma egoera bertan behera gelditu bada ere, elkarlanetik eta herri-ezagutzatik jaiotako lan honek ekarpen interesgarria egin dezakeela uste dugu. Gertatutakoaren -eta etor daitekeenaren- irakurketa kritikoak eta ikaspenek elkarlanera eta konplizitate eraldatzaileetara eraman gaitzaketela, erronka zahar-berriei aurre egiteko.


Nola eskuratu gida?

Gida behar duenarentzat erabilgarria izan dadila da gure xedea. Horregatik huraxe lortzea ahalik eta errazen izatea nahi dugu. Bi aukera daude gida eskuratzeko:

  1. Formatu digitalean: Esteka honetan pdf formatuan topatuko duzue, eta honetan liburuxka formatuan inprimatzeko bertsioa. Gazteleraz ere eskuragarri dago (pdf arrunta eta inprimatzeko bertsioa).

  2. Formatu fisikoan: zuen eragilerako hainbat ale nahiko bazenituzte, jarri gurekin harremanetan eta helaraziko dizkizuegu eskura emanez edo postaz (bidalketa-gastuak ordaindu beharko zenituzkete soilik).


Gida zuentzat erabilgarria izan dadin espero dugu. Mila esker AKABeko lagunei egitasmo hau errealitate bihurtzea ahalbidetzeagatik! Eta gidan bertan esaten dugun bezala:

Gertatutakoaren -eta etor daitekeenaren- irakurketa kritikoak eta ikaspenek elkarlanera eta konplizitate eraldatzaileetara eraman gaitzatela, erronka zahar-berriei aurre egiteko. Kaleak berreskuratzeko, geure espazioak defendatzeko eta birsortzeko, finantziazio bideak berraktibatzeko zein berrasmatzeko, geure borroken zilegitasuna indartzeko, geure militantziak modu osasuntsuan eta sostengarrian egiteko bideak topatzeko beharra daukagu, inoiz baino gehiago. Bidea zaila izango bada ere, elkarren ondoan eginda errazagoa, atseginagoa eta eraldatzaileagoa izango da. Kaleetan ikusiko dugu elkar!”