Zumalabe Laguna

GURE PROIEKTUA(K) BABESTU ETA LAGUNDU NAHI?

Kanpotik indartsuak, barrutik mamitsuak eta bihotza hamaika haziz beteta duen herri mugimenduekin lanean jarraitzeko gogotsu gaude!

Herri mugimenduetatik, herri mugimenduekin eta herri mugimenduentzako lanean jarraitzen du Joxemi Zumalabe fundazioak, ibilbide luze bati eta hamaika ekimeni jarraipena emanez. Gure lan ildoak denborarekin moldatu ditugu, herri mugimenduen koiunturari eta fundazioaren errealitateari egokituz; gaur egun dinamizazio- eta gogoeta-ildoetan egiten dugu geure apustu sendoena.

Euskal Herrian bestelako jendarte baten alde lanean jarduten diren talde eta mugimenduei merezi duten errekonozimendua aitortzeko xedea jarri genion fundazioari sorreran, baita herri mugimenduen arteko elkar-ezagutza eta elkarlana erraztea ere. Gaur egun hasierako asmo berdinarekin jarraitzen dugu, baina orduko eta egungo egoera ekonomikoak ez dira alderagarriak. Urte luzez fundazioa sortzea ahalbidetu zuen hasierako diru-ekarpenak geure jarduna sostengatzeko balio izan digu, baina diru-poltsa hori amaitzear dago eta, gaur gaurkoz, gure diru-iturriak ugaritzeko beharrean gaude.

Horregatik ZumalabeLaguna ekimenari bultzadatxoa eman nahi diogu. Orain dela urte gutxi batzuk abiatu genuen eta ekimena berriz zabaltzea erabaki dugu, Zumalabelagun berriak topatzeko asmoz. Eta, nola ez, azken urte hauetan diruz (eta bestela ere) lagundu gaituzuen kide eta eragileei gure eskerrik beroenak eta gure maitasun guztia helarazi nahi dizuegu!

Oraindik ez bazara… egingo zara ZumalabeLagun?

EKARPENA NOLA EGIN

Zure edo zure kolektiboaren ekarpena bideratzeko formularioa bete eta segituan jarriko gara zu(r)ekin kontaktuan.
Mila esker !

EKARPEN IRAUNKORRA

Ekarpen iraunkorra egiten duen bidelaguna bihurtu nahi? Urtero gutxienez 50 euroko ekarpena egitea izango litzateke.

Bete formularioa zure datuak gordetzeko, eta ondoren helbideratze orria gure posta elektronikora bidali dezakezue.

UNEKO EKARPENA

Nahi edo ahal den ekarpena egin ahalko da eta ez da  urtero egin beharreko ekarpena izango.

Formularioan bertan duzue ordainketa egiteko informazio guztia.